Arquia Fundazioari buruzko albisteak


OMENALDIA ÁLVARO SIZA VIEIRARI

09 NOVIEMBRE 2015 / FUNDAZIOA

Arquia Fundazioak omenaldia egiten dio Álvaro Siza arkitekto portugesari, "Siza x Siza" aurkezten dela aprobetxatuz, eta 3 Pritzker saridun bilduko ditu mahai inguru berean.

Aurkezpen ekitaldia Álvaro Siza arkitektoari egindako omenaldi bihurtuko da, mundu mailako erreferentziazko profesionalak bilduko baitira eta, ondoren, mahai inguru bat ere egingo da Anatxu Zabalbeascoa kazetariak zuzenduko eta arkitekturako hiru Pritzer sarik hartuko dute parte: Rafael Moneok, Eduardo Souto de Mourak eta Álvaro Sizak berak.Eztabaida eta hitzaldi mahai honetan, argitalpen hau egiten lagundu duten beste bi pertsonaiek hartuko dute parte: Juhani Pallasmaa arkitekto finlandiarrak eta David Cohn arkitekturako kritikari estatubatuarrak, Architectural Record aldizkariko korrespontsala. 

KONEKTA ZAITEZ  www.arquia.es/sizaxsiza helbidean

ARGITALPENARI BURUZ

Siza x Siza proiektu editorial luze baten emaitza da. Álvaro Sizak berak bere bizitza profesionalean, 60 urtean zehar, egindako 400 lanetatik baino gehiagotatik 6 lan aukeratu ditu. Carlos Seoanek arkitektoari egiten dion elkarrizketa sakonean azaltzen ditu lan horiek hautatzeko arrazoiak eta baina gai pila bati buruzko hausnarketa aldra ere.157 argazkik osatzen dute Juan Rodríguezek edizio honetarako esklusiban egin duen sei lanen argazki erreportajeak; gainera, Álvaro Sizak berak eskuz egindako 124 marrazki ere erreproduzitu dira, asko inoiz argitaratu gabeak dira gainera.Liburu-omenaldi honetako testuak, berriz, Eduardo Souto de Mourak, Kenneth Framptonek, Juhani Pallasmaak eta David Cohnek idatzi dituzte

ARKITEKTOARI BURUZ

Álvaro Joaquim Melo Siza Vieira (Matosinhos 1933),  Oportoko Arte Ederren Eskolako Unibertsitatean ikasi zuen Arkitektura 1949tik 1955era.Diktadura amaitu ostean, 1974an Lisboan sortu zen "Escola do Porto" mugimenduaren figura nagusia da. Loratzen ari zen erregionalismo kritikoa eta betiko arkitektura formen eta Mugimendu Modernoko nazioarteko ideien fusioak definitu zuten, Portugalen, Oporto inguruan sortutako iraultza arkitektonikoa.Fernando Távoraren ikasle izana, Álvaro Siza bere ingurunearen emaitza eta zati gisa hurbiltzen da arkitekturara, uste du arkitektoek ez dutela ezer asmatzen, errealitatea baizik ez dutela eraldatzen.

EDITOREEI BURUZ

Juan Rodríguez, ( A Coruña 1960), argazkilaritza jarduera eta Arkitektura ikasketak uztartu zituen.Orduz geroztik, argazkilaritza jarduera handia du egile eta editore gisa.Labirinto de Paixons  eta  A. Mag editorialen bazkide sortzailea da. Bere lan pertsonala erakusketa ugaritan erakutsi da eta hainbat museo eta bilduma publikotan eta pribatutan dago. 

Carlos Seoane, arkitektoa eta hirigilea da 1987an Santiagoko Unibertsitatean titulua lortu zuenetik. Arkitekturan masterra lortu zuen Columbiako Unibertsitatean, New Yorken, 1991n. Coruñako ETSAko irakaslean da, 1996 - gaur egun. 2005ean COAG zaharberritze saria, 2010ean Juana de Vega saria eta 2015ean COAG Ekipamenduak saria irabazi ditu.Compostela Arquitectura Fundazioaren zuzendaria da.Arkitekturako nazioarteko programaren zuzendaria da:COMPOSTELAs, 2010-2015. Liburu hauek egilekidea da: FCI, Facultad de Periodismo, Dos puntos: Fundación Ibêre Camargo

HIZLARIEI BURUZ

David Cohn Bostonen (Massachusetts) jaio zen 1954an eta Columbiako (Master of Architecture, 1979) eta Yaleko (Bachelor of Arts, 1976) unibertsitateetan lortu ditu tituluak. David Cohnek arkitektura kritikari gisa lan egin du Espainian 1986tik aurrera. Architectural Record (Nueva York) aldizkariko nazioarteko korrespontsala da eta ohiko kolaboratzailea Arquitectura Viva, Expansión, DeutscheBauzeitung (Stuttgart), architektur.aktuell (Viena) eta beste hainbat argitalpenetan. Young Spanish Architects (Birkhauser, 2000) liburuaren egilea da, besteak beste.Hurrengo liburua, Modern Architectures in History: Spain, Reaktion Books (Londres) argitaletxeak editatuko du.

Juhani Pallasmaa  1936en jaio zen, SAFA (Finlandiako Arkitektoen Elkartea) elkarteko kidea da, AIA (Arkitektoen Amerikar Institutua) elkarteko ohorezko kidea, RIBA (Britainiako Arkitektoen Errege Institutua) elkarteko kide ospetsua eta irakasle da Helsinkin, 1960ko hamarkadatik aritu da arkitekto lanetan eta 1983an Pallasmaa Architects sortu zuen. Arkitekto lanez gain, hirigintzaren, diseinu grafikoaren, erakusketen eta produktuen plangintzako arloetan ere aritu da bere ibilbide profesionalean zehar.Europako, Ipar Amerikako eta Hego Amerikako hainbat unibertsitatetan irakatsi du arkitektura eta mundu osoan eman ditu hitzaldiak.Pallasmaak ia hogeita hamar liburu eta artikulu mordoa argitaratu ditu arkitekturaren eta artearen filosofiei buruz hogeita hamar hizkuntzetan baino gehiagotan. Besteak beste, Helsinkiko Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta dekanoa (1991-1997), Finlandiako Arkitektura Museoko zuzendaria (1978-1983) eta Helsinkiko Arte Industrialen Institutuko errektore (1970-1971) izan da Pallasmaa. Irakasle gonbidatu izan da Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. Lan hauek idatzi ditu besteak beste:Conversaciones con Alvar Aalto (Bartzelona, 2010); The Thinking hand: Embodied and Existential Wisdom in Architecture (Londres, 2009); Encounters: Architectural Essays (Helsinki, 2005); Los Ojos de la piel: la arquitectura y los sentidos (Bartzelona, 2006); eta Animales arquitectos (Lanzarote, 2001) 

Eduardo Souto de Moura, Oporton (Portugal) jaio zen 1952an. Lausana eta Zuricheko irakasle gonbidatu da, baita Estatu Batuetako Harvard unibertsitatekoa ere.Arkitekturako estudioaz gain, Oportoko Unibertsitateko irakaslea da. Sarritan neo-Mies gisa deskribatu izan ohi da, etengabe saiatzen da originala izaten, eta granitoa, zura, marmola, adreilua, altzairua, hormigoia gisako materialak dotore erabiltzeagatik nabarmentzen da, baita espero ez diren koloreak erabiltzeagatik ere."Nire ustez, arkitektura mundu mailako arazoa da. Ez dago arkitektura ekologikorik, arkitektura adimentsurik gabe.

 

 

mi área privada