Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Arquia Fundazioak Gremi d'Editors erakundearen aitorpena jaso du, argitalpenen esparruan 25 urtetan zehar egindako lanagatik

28 DICIEMBRE 2015 / ARGITALPENAK

2015eko abenduaren 15ean, Gerardo García-Ventosak, Arquia Fundazioko zuzendari gisa, Gremi d'Editors elkarteak emandako aitorpen saria jaso zuen fundazioaren ordezkaritzan. 25 urtetan zehar Arquia Fundazioak argitalpenen esparruan egindako lana azpimarratzen du sari horrek.

Sari banaketaren gaua Bartzelonako Convent dels Ángels aretoan egin zen. Ekitaldi horretan ere Atlántida saria eman zitzaion Jaume Plensa eskultoreari, irakurketaren sustapenaren alde egindako lanagatik; eta Enciclopedia Catalana eta Kairós Editorial argitaletxeak ere saritu zituzten horien 50. urteurrena ospatzeko.

 

mi área privada