Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 31. CHARLES Y RAY EAMES

25 ABRIL 2016 / IKUS ENTZUNEZKOAK

CHARLES EAMESEK (1907-1978) eta RAY KAISERREK (1912-1988) AEBtako diseinuaren mundua goitik behera aldatu zuten XX. mende erdialdean, arkitekturan zein altzarien diseinuan ekarpen aipagarri eta berritzaileak egin baitzituzten, baita diseinu industrialaren, fabrikazioaren, argazkilaritzaren eta zinemaren esparruan ere. Veniceko "Eamery" biltegi zaharrean produktu sorta harrigarria sortu zuten: Bigarren Mundu Gerrako militar zaurituentzako ferulak, "Plywood" aulki ezaguna, barne diseinuak eta multimedia erakusketak, jokoak, filmak eta jostailuak: "Ahalik eta gauza onenak ahalik eta jende gehienarentzat, ahalik eta prezio apalenean". 1949. urtean beren etxea diseinatu eta eraiki zuten Kalifornian, Case Study House #8 izenekoa, Arts & Architecture aldizkariak sustatutako programaren barne. Mundu mailan , Bigarren Mundu Gerraosteko etxebizitza aipagarrienetako bat da.

EL ARQUITECTO Y LA PINTORA James Franco aktoreak kontatutakoa, Eames senar-emazteen heriotzaren ondoren egindako lehen filma da. Bertan artxibo argitaragabe ugari, amodiozko gutunak, argazkiak, bideoak eta bikotearen ondare oparoa ageri dira, baita beren bizitza pertsonala eta AEBtako bizitzako gertaera garrantzitsuenetan izandako eragina ere.

 

mi área privada