Arquia Fundazioari buruzko albisteak


House on a Haunted Hill (Muino madarikatuko etxea) arquia/filmotekan

27 ABRIL 2016 / FILMOTEKA

Beldurrezko filma 1959. urtean filmatu zuen William Castlek, B mailako filmengatik ezaguna den zuzendariak. Arkitekturaren ikuspegitik, filma interesgarria da, beldurrezko filmetako dekoratu gotiko klasikoa erabili ordez, Frank Lloyd Wrighten Ennis House etxe ikonikoan, Los Angelesen, baitago kokatuta filma.

Filmean etxebizitzaren kanpoaldea bakarrik ageri den arren (barnealdeko filmazioa egiteko viktoriar dekoratu klasikoa erabili zen), baina maien tenpluetan inspiratutako hormigoizko bloke bidezko eraikuntza sistema argi eta garbi ikusten da.

Vincent Price aktorea da filmeko protagonista. Dirudun pertsonaia bitxia da, eta bost pertsona gonbidatzen ditu bere luxuzko etxera. Diotenez, iraganean hilketak egon dira bertan. 10.000 dolar eskaintzen dizkie bertan erabat inkomunikatuta gau osoa pasatzen badute, hurrengo goizean morroi eta neskameak itzultzen diren arte. Gonbidatuek ez dute elkar ezagutzen, ezta anfitrioia ere, baina dirua behar dute. Hala, bost ezezagunek, etxearen jabeak eta bere emazteak gaua etxean pasatzen dute, eta bertan gauza arraroak gertatzen hasten dira.

Ennis House beste film batzuetan ere azaldu da, besteak beste honako hauetan: Blade Runner (1982), Black Rain (1989), Karate Kid III, baita Buffy The Vampire Slayer seriean eta iragarkietan ere. Eraikinaren arkitektura txundigarria denez, bertako jatorrizko elementuen erreprodukzioak egin dira filmetarako edo Star Trek: The Next Generation serieko kapitulu batzuetarako; halaber, Blade Runner filmean, Deckarden apartamentuko barnealdean horrelako elementuak ageri dira. 

 

mi área privada