Arquia Fundazioari buruzko albisteak


The City (1939) arquia/filmotekan

19 MAYO 2016 / FILMOTEKA

The City (Hiria) (1939) dokumental aitzindaria da, hiri erkidego planifikatuen aldeko deklarazioa. Dokumentalean, Pittsburgh bezalako hiri industrial moderno bateko bizimodu baldintzak eta XVIII. mendeko New Englandeko landa eremuko erkidego bateko bizitzaren lasaitasuna alderatzen ditu; halaber, arkitekto baten eta ingeniari baten ikuspegitik erkidegoaren eredua aztertzen ditu, hain zuzen ere Greenbelten (Maryland) egindako esperimentuan eta New Jerseyko Radburn urbanizazio pribatuan irudikatuta.

Dokumentalean ageri diren eszenetan, historien bidez (horietako batzuk dramatikoak dira) azaldutako ereduei lotutako sinbolismoak ageri dira, eta horrez gain, industrializazioaren ondorioz hiri inguruneetan sortutako baldintza txarrak ere aipatzen dira. Hori guztia dela eta, hirietako populazioa hiri inguruko erkidego planifikatuetan birkokatzean, bizimodu atseginagoa lortuko litzatekeela iradokitzen du dokumentalak. Dokumentalak, kontraste fotografikoak, iruzkinak eta musika erabiliz, arazoei emozioa ematen die.

Dokumentala Catherine Bauer hirigileak pentsatu zuen. Etxebizitza publikoaren defendatzailea zen eta dokumentala American Institute of Planners erakundeak ekoiztu zuen 1939ko New York World’s Fair azokan erakusgai jartzeko, hain zuzen ere “City of Tomorrow” (Etorkizuneko Hiria) erakusketaren barne.

Ikusi dokumentala hemen: http://bit.ly/1TpeuVz

 

mi área privada