Arquia Fundazioari buruzko albisteak


ESPAINIAKO PABILOIAK URREZKO LEHOIA JASO DU ARKITEKTURAREN VENEZIAKO NAZIOARTEKO BIURTEKOAREN XV. EDIZIOAN

31 MAYO 2016 / FUNDAZIOA

'Unfinished', lemapean, erakusketak Urrezko Lehoia jaso du, Arkitekturaren Veneziako Nazioarteko Biurtekoaren antolakuntzak emandako sari ospetsua, alegia. Hamabosgarren edizio honen zuzendaritza Alejandro Aravena txiletar arkitektoaren esku dago, 2016ko Pritzker Sariaren irabazlearen esku alegia.

Erakusketak, Carlos Quintánsek eta Iñaki Carnicerok komisariatuta, azken urtetan egindako arkitekturen adibideak biltzen ditu, baliabideei uko egitearen eta horiek aurreztearen ondorioz sortutakoak, hain zuzen ere eraldatzeko eta etorkizuneko premietara egokitzeko, betiere denboraren edertasunean uste osoa dutenak. Proiektu horiek guztiek amaitu gabeko elementu gisa ulertzen dute arkitektura, hau da, etengabeko bilakaeran dagoen kontzeptu gisa, betiere gizakiaren zerbitzura. Izan ere, gaur egun, arkitektoaren lanbidearen inguruan ziurgabetasun handia dagoenez, garrantzitsua da hori guztia kontuan hartzea.

Erakusketa 2016ko maiatzaren 28an inauguratu zen azaroaren 27a arte egongo da ikusgai.

Arquia Fundazioak eta Sustapen Ministerioak lankidetzan argitaratu dute erakusketa horren katalogoa. Hori HEMEN ikus dezakezu edo argitalpen moduan deskarga dezakezu HEMEN.

 

mi área privada