Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Le voyage à travers l'impossible (1904) arquia/filmotekan

30 JUNIO 2016 / FILMOTEKA

Georges Mélièsek 1904. urtean zuzendutako film hau izen bereko antzezlanean dago oinarrituta, hain zuzen ere Jules Verne eta Adolphe d'Enneryk idatzitakoan. 

Institutu Geografikoko zientzialari batzuek munduari bira emateko egindako bidaia da antzezlanaren trama. Bidaia hori egiteko zenbait ibilgailu eraikitzen dituzte, eta tren batean kargatzen dituzte, Suitzako Alpeetan bidaiari ekiteko. Abentura horretan ozeanoa igaro eta eguzkiraino iritsiko dira.

Jules Verneren lau obren egokitzapen egin zituen Georges Mélièsek: Le Voyage dans la lune (1902), Le Voyeage à travers l’impossible (1904), Vingt milles lieus sous les mers (1907) eta À la conquête du pôle (1911). Lan horietan guztietan, eraikitako ingurunea eraldatu zuten teknologiei buruzko ikuspegi kritikoa erakusten da.

Mélièsek, Jules Vernek bezala, teknologia aldaketak, aurkikunde zientifikoak eta esplorazioa erabiltzen ditu bere filmak bideratzeko, eta gutxitan etorkizuneko teknologia edo teknologia ezezagunak erakutsi ordez, bere garaiko berrikuntzen egokitzapenak egiten ditu.

Le Voyage à travers l’impossible filman industria ingurunea erakusten du, momentuko errealitate industriala irudikatzen duten eszenak oinarritzat hartuta. Eszena horiek Le voyage dans la lune filman agertu ziren lehenago. Méliesek ez du teknologia bakarrik erabiltzen eszena gisa. Horrez gain, teknologia berriek sortzen dituzten mehatxu eta ziurgabetasunen ikuspegi kritikoa ere ematen du, pertsonaiak muturreko egoera arriskutsuetan jartzen dituzten eszenen bidez. Le Voyage à travers l’impossible filmeko tren hegalariak istripu larriak jasaten ditu, eta bertako bidaiariek ozta-ozta lortzen dute ihes egitea. Mélièsen pertsonaiek istripuak jasaten dituzten asmakizun berriekin; esaterako, autoekin, trenekin eta lantegi, laborategi edo tailerretako makinariarekin.

Horrelako istripuak, hau da, garraiobide berriek sortutakoak edo makinariaren ondorioz sortzen ziren lan istripuak, ohikoak ziren XIX. mendean. Mélièsek benetako hondamendiak erabiltzen ditu inspirazio gisa, esaterako Gustave Eiffelek Münschesteinetik gertu (Suitza) eraikitako zubiaren erortzea.

Halaber, aipagarria da Queen taldearen "Heaven for Everyone" bideoklipean ere film horretako irudiak ageri direla.

Erreferentzia: Studios Before the System: Architecture, Technology, and the Emergence of Cinematic Space (Estudioak sistemaren aurretik: arkitektura, teknologia eta espazio zinematografikoaren agerpena) (2015) Brian R. Jacobson

 

mi área privada