Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Corporate MBA Arquia Banca ESADEren ikasgai magistrala COAMen

24 NOVIEMBRE 2016 / FUNDAZIOA

Arquia Fundazioa, ESADErekin batera, arkitektoentzako prestakuntza-plan bat ari da egiten. MBA, enpresa-zuzendaritzako masterra (arkitektura), da haren abiapuntua.

COAMeko dekanoak, CMBA_ESADEko zuzendari akademikoak eta Arquia Fundazioko presidenteak, Corporate MBA_arquia banca-ren aurkezpena dela bide, atsegin handiz gonbidatzen dute interesatuta dagoen edonor honako jarduera hauetara:

Ikasgai magistrala: Irabazle atera diren negozio-eredu berrien sekretuak, Carles Torrecillasen eskutik, ESADEko marketin-zuzendaritzako saileko irakasle titularra

Aurkezleak:

José María Ezquiaga (COAMeko dekanoa)

Enrique Verdeguer (MBA-Arquia Banca-ko zuzendari akademikoa)

eta Gerardo García-Ventosa (Arquia Fundazioko zuzendaria)

Hizlariak:

Carlos Martín, arkitekto-kidea, L35 arkitektura-estudioa, Madril

Julio Touza, arkitekto-zuzendaria, Touza arquitectos estudioa, Madril

Ekitaldia 2016ko azaroaren 29an izango da, 11:00etatik 13:00era, Madrilgo Arkitektoen Elkargoko auditoriumean.

Etorriko zarela berresteko: idatzi mba.fundacion@arquia.es helbidera edo deitu 936 011 115 telefono-zenbakira

Bertaratutakoei Arquia Fundazioaren edizioen ale bat emango zaie.

 

mi área privada