Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Arquia/soziala programak arkitektura-ikasleentzako laguntzen I. deialdia egin du

01 FEBRERO 2017 / FUNDAZIOA

Unibertsitateko ikasleek 2011n baino % 6,8 laguntza gutxiago jasotzen dute, El País egunkariak 2017ko urtarrilaren 9ko edizioan adierazi bezala. Egunkari horrek argitaratutako informazioaren arabera, ikasle-elkarteak kexu dira milaka ikaslek (10 000 inguruk, Wert ministro ohiak zenbatetsitakoaren arabera) ikasteko aukera galdu dutela 2013an banaketa-sistema aldatu zenetik. Urte hartan, gobernuak irizpide akademikoak zorroztu zituen, eta diruaren zati bat modu aldagarrian banatu behar zela xedatu zuen.

Arquia Fundazioak kudeatutako Arquia Banca-ren ekimena den arquia/soziala programak, krisiak familien ekonomian izan duen efektu lazgarriaren jakitun, eta arkitektura-ikasleen eta arkitektoen prestakuntza eta laguntza sustatzeko konpromisoari helduz, Ikasleentzako Laguntzak programa sortu du. I. deialdiaren bidez, 500 euroko laguntza lortzeko aukera ematen die unibertsitate publikoetan matrikulatutako arkitektura-ikasleei, betiere berdintasunaren, merituaren eta egokitasunaren printzipioei helduz. Haien egoeraren ondorioz, matrikula ordaintzeko zailtasunak edo beharrizan bereziak dituzten pertsonei arkitektura-ikasketak hasteko edo haiekin jarraitzeko baliabideak ematea da horren helburua.

Ikusi deialdia hemen:

http://www.arquia.es/social/es/ayudas_estudiantes/Convocatoria/Index/1

 

mi área privada