Arquia Fundazioari buruzko albisteak


ESADE eta Arquia Fundazioaren bigarren ikasgai magistrala

03 FEBRERO 2017 / FUNDAZIOA

Aldaketen kudeaketa eta ikasketen eta zuzendarien profesionalizazioa. Zer ari dira egiten onenak?, Andrés Rayaren eskutik, Madrilgo ESADEn

ESADE eta Arquia Fundazioaren bigarren ikasgai magistrala, Corporate MBA programako arkitekturaren alorreko enpresa-zuzendaritzako masterraren aurkezpena dela bide, datorren astelehenean, 2017ko otsailaren 13an, egingo da, 19:00etan, Madrilgo ESADEn.

Gurearen moduko mundu aldakor, zalantzagarri, zail eta anbiguo batean, ikasketak modu profesionalizatuan kudeatzearen eta edozein enpresatako zuzendariak profesionalizatzearen garrantziaz arituko da Andrés Raya.

Aldaketen kudeaketa, hots, management-arekin eta, bereziki, pertsonen kudeaketarekin erlazionatutako aspektuen inguruko egokitzapena, epe luzerako biziraupen-elementu bat da.

Andrés Raya ESADEko Pertsonen Zuzendaritza eta Antolamendu saileko akademiko parte-hartzailea da, baita URLeko irakasle elkartua eta PARTNERS programako zuzendaria ere.

Informazio gehiago lortzeko eta harremanetan jartzeko helbidea: mba.fundación@arquia.es

 

mi área privada