Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Arquia Fundazioak eta ESADE negozio-eskolak sortutako CMBA arquia-banca programaren arkitekturaren alorreko enpresa-zuzendaritzako masterraren hasiera.

21 ABRIL 2017 / FUNDAZIOA

2017ko apirilaren 24an, CMBA-arquia banca programaren arkitekturaren alorreko enpresa-zuzendaritzako masterra hasiko da. Master hori Arquia Fundazioak sortu du, izen handiko ESADE negozio-eskolarekin lankidetzan.

Masterraren helburua lidergo- eta ekintzailetza-baliabide eta -gaitasunak ematea da, analisiak eta berrikuntzak markatutako ikuspegi enpresarial berriak ahalbidetzeko, gizarteari uneko eskariari egokitutako eta kalitatezko zerbitzu arkitektoniko bereizgarri eta lehiakorrak eskainiz. Hori guztia, LEAD programaren (ezagutza pertsonala) enpresa-proiektuaren (Action Learning Project) eta arkitekturaren alorreko erreferentziazko gonbidatuekin egindako Manager-Forum saioen bidez.

Masterraren bidez, kudeaketa, estrategia, ekintzailetza eta marketinaren alorreko prestakuntza ematen da, eta profesionalen eta teknikoen arteko kontaktu-sare bat sortzea errazten da.

Corporate MBA-Arquia Banca homologatutako programa bat da; Ramon Llull Unibertsitatearen titulu propioa izanik, 60 ECTSko diploma bat lortzen da haren bidez. 18 hilabeteko iraupena eta 600 irakastordu ditu, sareko 260 ikastordu barne. Prestakuntza Madrilgo ESADE campusean egingo da, 2017ko apirilaren 24tik 2018ko abendura arte.

Irakaskuntza ikasturte osoan zehar banatuta dauden 5 modulu nagusitan dago antolatuta, eta arkitekturaren eta finantzen alorretako gonbidatu prestigiotsuekin egindako saioak izango ditu modulu bakoitzean: Inguruaren ulermena; Estrategiaren ulermena; Arlo funtzionalen zuzendaritza; Garapen aktiboa eta lidergoa; eta Action Learning Project-a.

Madrilgo metropoli-barrutitik kanpokoak diren parte-hartzaileei, 9 bidaia-poltsa eskaini zaizkie; gehienbat, Bartzelona, Valentzia, Donostia, Asturias eta Málagatik datoz.
Halaber, Arquia-Bancaren bulegoetan eska daitekeen "master-mailegua" erabiliz masterra finantzatzeko aukera eskaini zaie.

Arkitektura, arkitektura tekniko, zuzenbide eta ingeniaritza aeronautikoaren arloetako prestakuntza duten 18 profesionala matrikulatu dira masterrean; kudeaketa- edo zuzendaritza-lanak egiten dituzte arkitektura-estudioetan, enpresa ertain edo handietan, eta etxebizitzen sustapenarekin lotutako multinazionaletan. Hautagaiek 40 urte dituzte batez beste, % 60 gizonak eta % 40 emakumeak direlarik. 

Espero dugu masterra eraldaketa profesionala eta pertsonal sakona lortzeko aukera izatea, parte hartzen duten profesionala guztien itxaropenak betetzea eta sormena eta elkartrukea bultzatzeko ingurune bat sortzea.

 

mi área privada