Arquia Fundazioari buruzko albisteak


ARQUETIPOS: ARQUIA FUNDAZIOAREN ARGITALPEN-PROIEKTU BERRIA

10 MAYO 2017 / FUNDAZIOA

ARQUETIPOS arkitekturari lotutako sortzaileen bizitza eta lanak aztertzen dituen argitalpen-proiektua da.

ARQUETIPOS ingurune digitalean sortutako argitalpen-proiektu berri bat da. Arquia Fundazioak sortu du, eta arkitekturarekin harremana duten diziplinen inguruko ezagutza eta balioen ekoizpenean, banaketan eta komunikazioan datza, arkitekturari ikuspuntu eta sakonera berriak emanez.

Kazetaritza-ikuspuntuari helduz, elkarrizketa-formatua aztertzen du, arkitekturaren inguruko ezagutzak hedatzeko eta sortzeko. Sormenezko trataera baten bidez, diskurtso zirraragarri baterantz eramaten ditu elkarrizketatua eta haren lanak (obra, proiektua, pentsamendua, tesia…).

Omar Sosa da lehen alean elkarrizketatutako pertsona, eta "barrualdeen modelo estetiko berria eta haien eragina" aztertzen ditu.

Diseinatzaile grafikoa da eta Apartamento editatzen du, gaur egun itzal handiena duen eta inspiratzaile eta zintzoena den barrualdeei buruzko argitalpena. Estatuko nahiz nazioarteko hainbat hedabidetan nabarmendu da, tartean New York Times-en eta The Guardian-en.

EZAGUT EZAZU HEMEN: https://www.arquetipos.co/

 

mi área privada