Arquia Fundazioari buruzko albisteak


EMPRENDE ARQUITECTURA - ARKITEKTURAREN ALORREAN ENPRESA-EKIMENAK GARATZEKO 9 BEKA

20 JULIO 2017 / FUNDAZIOA

ZER DA

Arkitekturaren alorreko enpresa-ekimen bideragarriak garatzera bideratutako inkubazio-programa, ekintzaileei beren prestakuntza akademikoa osatzeko behar dituzten tresnak emateko. Horren guztiaren xedea haien proiektuan laguntzea da.

NORI DAGO ZUZENDUTA

18 urtetik gorako edozein ekintzaileri. Edozein nazionalitate izan dezake, eta arkitekturarekin erlazionatutako edozein alorretan negozio bideragarri, sormenezko eta berritzailea garatzeko nahia izan behar du. Jardun-eremuen artean, honako hauek daude: energia, jasangarritasuna, birgaitzea, partaidetza, kooperatibismoa, arkitektura organikoa, turismoa/kultura, produktuen diseinua, mundu birtualeko teknologia, nanoteknologia, material berriak, robotika, domotika, dronen erabilera, 3 dimentsioko inprimaketa eta espazio birtualak.

 

PROIEKTUEN INKUBAZIOAREN KRONOGRAMA

  • Berrikuntza-plana (1. hiletik 3.era)
  • Erakunde kolaboratzaileen aholkularitza (1. hiletik 6.era): Factoría Cultural eta SECOT
  • EmprendeArquitectura jardunaldi profesionala, Sormenezko Ekintzailetza Jardunaldien parte gisa (6. hilabetea)

Beka-kopurua: 9ra arte

Izena emateko epea: irailaren 17ko 23:59 arte

Bekaren iraupena: 6 hilabete

 

AHOLKULARIAK

José Javier Quintana. Arkitektoa eta aholkularia

Ariadna Cantis. COAMeko komunikazio-arduraduna

 

mi área privada