Arquia Fundazioari buruzko albisteak


II. MADRILEKO ARQUIA/PRÓXIMA FOROA 2010: "EN CAMBIO"

20 SEPTIEMBRE 2010 / HURRENGOA

2010EKO URRIAREN 21A – MADRILGO ARKITEKTURAKO GOI ESKOLA TEKNIKOA

Kongresua bi urtean behin burutuko da arquia/próxima egitasmoaren amaiera gisa. Aldez aurretik, Caja de Arquitectos Fundazioaren plataformaren bidez erregistratutako arkitekto gazteen lanak katalogatu eta hautatuko dira.

Foroa izenburu honen inguruan antolatuko da —“en cambio”— deialdi honen momentuan bizi ditugun krisi ekonomikoarekin lotura ezarriz. Izan ere, krisi horrek aldaketa-prozesu sakonak eragin ditu gure alor profesionaleko egituretan eta, ondorioz, egitura gazteagoetan ere. Aldaketa-prozesu hauek ikus daitezke lan egin ahal izateko sortu diren elkartze-prozesuetan, proiektuak garatzeko mekanismoetan, autoretzaren presentzian edo enkarguen sorrera eta kudeaketan, azter litezkeen beste alderdi askoren artean. Arkitektoen belaunaldi berrien dinamismoak, beren kokapen eta lan egiteko moduei dagokienez, orain arte burutzen ez ziren eztabaidak sortzen ditu. Era berean, arkitekto kopuru handi bat formula berriak eskatzen dituen gizarte honetara iristearekin batera, parametro berriak ezarri dira eta, bestelako eztabaida-gaiekin gertatzen den moduan, parametro berri horiek lan-sistema zaharretatik eratorri dira.

Erregistra zaitez www.aq.upm.es webgunean.

 

mi área privada