Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Gurutze Gorriak Arquia Social nabarmendu du, arkitekturako profesionalak babesten laguntzeko

11 DICIEMBRE 2017 / FUNDAZIOA

Espainiako Gurutze Gorriak Arquia Socialen Berraktibatze-programa aitortu du trebakuntzaren bidez enplegarriasuna hobetzen laguntzeko erakutsitako konpromisoagatik, azaroaren 21ean Granadan egin zen “Igualmente profesionales” ekitaldian.

Granadako Gurutze Gorriko probintziako presidenteak, Francisco Escribano González-Carrascosak, eta Granadako Gurutze Gorriko probintziako koordinatzaileak, Francisco González Cabrerak, Arquia Socialek profesionalen lan-eskaera berriak gaitzean eta moldatzean erakutsitako inplikazioa eskertu zuten, jarduera profesionalen sektore berriak aurkitzeko laguntzeko xedez. 

Arquia Fundazioak eta Espainiako Gurutze Gorriak bultzatutako programak banakoen laguntza eta berraktibatze profesionalaren ibilbide bat zehazten du, parte-hartzaileen behar desberdinei erantzun eta enplegagarritasuna hobetzeko gaitasunak eta trebeziak ematen dizkie.

2017an, piloto-proba bati ekin zaio Granadan, eta arkitekturako 30 profesionalek hartu dute parte, baina krisiak arkitekturaren sektorea gogor jo duen probientzietan ere ezartzea aurreikuste da.

 

mi área privada