Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Arquia Fundazioari San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren 2018ko Ohorezko Domina eman diote

03 JULIO 2018 / FUNDAZIOA

Arquia Fundazioari San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren 2018ko Ohorezko Domina eman diote. Sari honek erakundearen ibilbide luzea aitortzen du, kultura, gizarte, asistentzia, profesionaltasun eta heziketarekin zerikusia dute ekintzak bultzatzen dituelako arkitektura eta gisako arloetan.

1943- urteaz geroztik, Arte Ederren Akademiak urtero banatzen duen saria da Ohorezko Domina.Aitortza hau arteak ikasten, bultzatzen edo zabaltzen aritu den, sormen artistikoan jardun duen edo ondare historikoa, kulturala eta naturala babestu duen Espainiako edo atzerriko pertsona edo erakunde bati eman ohi zaio. Aurten Arquia Fundazioaren hautagaitza Alberto Campo Baeza, Juan Navarro Baldeweg eta Rafael Moneo akademiko eta arkitektoek ordeztu zuten.

Arquia Fundazioak arkitekturarekin erlazionatutako bekak eta lehiaketak antolatzen ditu, trebakuntza praktikoa, berrikuntza eta ikerketa balioan jarriz. Gainera, beka eta lehiaketa horiek nazioartekotzearen eta esperientzia partekatuaren alde egiten dute, garapen pertsonala aberasteko faktore gisa.

Fundazioak editorial espezializatu eta finkatu baten alde ere egin du. 1997az geroztik martxan dagoen editorialaren bidez, doktoretza-tesia eta teoria-testuak egiten dira, baina baita ikus-entzunezkoen bilduma ere, Arkitektura garaikideko maisuak

Era berean, bazterketa-arriskuan dauden, mendekoak diren eta gaixorik dauden pertsonen bizitza hobetzeko gizarte-programak egiten ditu. Bere politika filantropikoa dela eta, Fundazioa beste gizarte-erakunde batzuekin elkarlanean ari da, besteak beste Mugarik Gabeko Arkitektoak edo Elikagaien bankuak, indarrak batu eta gizarte-ekintza hobetzeko asmoz. Gainera, Fundazioak aliantza bat mantentzen du Caritas-ekin ahulezia-egoeran edo bazterketa-arriskuan dauden familien etxebizitzetako baldintzak hobetzeko.

Elkarte profesionalentzat erakundeak laguntza-plan zehatzak ere sortzen ditu. Zentzu horretan, duela gutxi Gurutze Gorriarekin sinatutako akordioa nabarmentzen da arkitektoak berriz lanean jartzeko

Ekimen profesional, kultural eta sozial horien guztien bidez, arkitektura gizartera hurbiltzeko, Arquia Fundazioak 2018ko Ohorezko domina jaso du. Sari hori ofizialki datorren azaroaren 21ean jasoko du Arte Ederren Akademian.

 

mi área privada