Arquia Fundazioari buruzko albisteak


San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren 2018ko Ohorezko Domina jaso izana ospatzen du Arquia Fundazioak.

20 NOVIEMBRE 2018 / FUNDAZIOA

Arkitekturaren eta harekin erlazionatutako alorretan kulturaren, gizartearen, laguntzaren, jardunbide profesionalaren eta hezkuntzaren alde 30 urtez baino gehiagoz egindako lanaren aintzatespena jaso du Arquia Fundazioak.  

Joan den azaroaren 21ean, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren (RABASF) Ohorezko Domina jaso zuen Arquia Fundazioak, Madrilen egindako ekitaldi ospetsu batean. Arkitekturarekin erlazionatutako erakunde bati golardo hori ematen zaion lehen aldia izan da, eta, haren bidez, fundazioak gauzatutako gizarte-lana eta kultur sustapena saritu dira; izan ere, arkitektoaren figura eta arkitektura bera gizartearengana hurreratu ditu, haien alde kreatibo, ekonomiko eta soziala ezagutaraziz. 

Ekitaldira Sustapen Ministerioko agintari agurgarriak eta sektoreko erakunde garrantzitsuenetariko ordezkariak bertaratu ziren. Fundazioaren presidente Javier Navarro arduratu zen kondekorazioa jasotzeaz, eta RABASFeko zuzendari Fernando de Teránek entregatu zion, artekaritza-kontseiluko kideek eta Fundazioaren zuzendari Gerardo García Ventosak lagunduta. Javier Navarrok hitzaldian esan zuenez, «halako golardo garrantzitsua gure ahaleginen aintzatespena da, bai eta gure ibilbidearekiko begirunea eta etorkizunerako pizgarria ere. Hau guztia gure kideen laguntza eta lankidetza ordainezinei esker izan da posible».

RABASFek 1943an sortutako eta urtero ematen den golardoa da Ohorezko Domina. Arteen ikerketa, sustapen edo zabalkundean, sorkuntza artistikoan edo ondare historiko, kultural eta naturalaren babesean nolabait nabarmentzen diren pertsona edo erakunde espainiar zein atzerritarrei ematen zaie aintzatespen hori.

Sortu zenetik, Arquia Fundazioak 422 beka eman ditu (2,5 milioi euro baino gehiago, guztira), eta, bere argitaletxearen bidez, 119 obra eta 195.669 ale argitaratu ditu. Halaber, kulturaren eta nazioartekotzearen alde egindako apustuari helduz, egun, Dokumentazio Digitalerako Zentroa sortzeko ari da lanean Arquia Fundazioa; hots, nazioartean erabilgarri eta hezkuntza-komunitate osoarentzat irekita egongo den funts bibliografiko aitzindari batean.

 

mi área privada