Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Fundazioak XI. BEAU biurtekoan parte hartu du

30 SEPTIEMBRE 2011 / HURRENGOA

IX. BEAU

Espainiako Arkitektura eta Hirigintzaren Biurtekoa (BEAU) Espainiako Gobernuaren ekimena da, Sustapen Ministerioaren Etxebizitza eta Hiri Ekintzen Estatuko Idazkaritzaren bidez, eta bere helburu nagusia da Espainiako profesionalek, bertan eta atzerrian, eta baita Espainian jarduten duten atzerritarrek ere garatzen dituzten arkitektura eta hirigintzaren alorreko lan eta proiektuak goraipatzea. Biurteko hau hainbat erakunderen artean antolatzen da, besteak beste, Espainiako Arkitekto Elkargoen Goi Kontseilua (CSCAE) eta Caja de Arquitectos Fundazioa.

 Caja de Arquitectos Fundazioaren xede nagusietako bat kultura hedatzea da eta, zehatzago, jardun arkitektonikoa hedatzea hainbat egitasmoren bidez, esaterako, argitalpen-lana. Helburu horrekin, Caja de Arquitectos Fundazioa bereziki harro dago argitaratu duen XI. Espainiako Arkitektura eta Hirigintzaren Biurtekoaren (BEAU) Katalogoaz.

XI. BEAU katalogoan sartzeko 40 hautagaien artean saritu dituzte arquia / próxima egitasmoko arkitektoen lau lan (bi "Erakunde-arkitektura" kategorian, bat "Arkitektura, aisialdia eta kultura" kategorian eta beste bat "Arkitektura, bulegoak, industria eta merkataritza" kategorian).

Sarituen artean, "Proiektu gaztea" kategorian, José María Sánchez García arkitektoaren Alange-ko (Badajoz) Arraun Zentroak jaso du saria eta emandako bi aipamenetako bat Josep Camps eta Olga Felip arkitektoen Tortosako (Tarragona) "Mercat de Ferreries" Auzo Etxeak jaso du, hiru arkitektoak arquia / próxima egitasmoko kideak izanik.

 Deskargatu hemen XI. BEAU sarien entregaren inguruko prentsa-oharra.

 

mi área privada