Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Arquia/próxima Facebook, Twitter eta Youtube sareetan.

24 NOVIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima webguneak 2009. urteaz geroztik darama datu-base libre gisa funtzionatzen. Espainiako arkitekto gazteei zuzendutako webgune honetan, erabiltzaileek arkitekto-profil bat eta arkitektura-proiektuen portfolio bat sor dezakete. Halaber, bi urtean behin ematen diren "arquia/próxima sarien" inguruko informazio eta berri guztiak aurki daitezke hemen.

3. edizio honetan, arquia/próxima egitasmoaren xedea da webgunearen topagune birtual izaera indartzea, webgunearen erabiltzaile eta bisitarien arteko komunikazioa, iritzia eta parte-hartzea sustatzen duten kanal berriak abian jarriz.

Horretarako, interneteko sare bisitatuenetan gizarte-profilak sortu ditugu eta horien bidez ezagutu ahalko dituzu arquia/próxima egitasmoaren esparruan sortzen diren berrik, eguneraketa, albiste eta bideo guztiak. Halaber, profil hauetan sortuko dira datorren Espainiako arkitektura gaztearekin lotutako eztabaida-foroak.

Honela, arquia/proxima egitasmoa bilakatu nahi dugu modu librean atzi daitekeen elkar-trukerako toki batean, Espainian, arkitektura gaztearen munduan gertatzen ari den guztia azaltzeko xedearekin.

Jarrai gaitzazu Facebook, Twitter eta Youtube sareetan.

 

mi área privada