Arquia Fundazioari buruzko albisteak


Arquia/tesis 34: “La arquitectura desde el interior, 1925-1937”

20 DICIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK
Arkitekturaren Historiako tratatuetan, beti lan garrantzitsuenen kanpoaldeko argazkiak ageri dira, eta barnealdea ez da aipatu ere egiten ia edo bigarren mailakotzat jotzen da, altzarien diseinua ikustarazteko eszenatoki soila balitz bezala. Honako ikerlan hau, ordea, arkitektura-lanen barnealdera begirakoa da, hutsune hori bete nahi du eta. 1925-1937 aldian, arkitektura lanen barnealdearen eta kanpoaldearen artean ezarritako harremana du hizpide, garai hartan inoiz ez bezalako errotiko eta erabateko aldaketa gertatu baitzen: arkitektura lanak sortzeko, espazioaren gaineko kontzeptu berri bat agertu zen. 1927tik aurrera, bizimolde berriari itxura berri bat, espazio berri bat ematea izan zen Mies van der Rohe eta Le Corbusierren lanen ardatza. Urte horretan bertan, Mies van der Rohe Lilly Reichekin elkarlanean hasi zen eta Le Corbusier, aldiz, Charlotte Perriandekin; gertakari harrigarri hori arkitektura lanen barnealdeen benetako eraldaketari buruzko ikerlan honen hari gidaritzat hartu zen, Le Corbusierrek esan zuenez, kanpoaldea barnealdearen ondorio baita.
 

mi área privada