Arquia Fundazioari buruzko albisteak

DAGOENEKO ESKURAGARRI 2012 CORUÑAKO FOROAREN ONLINE KATALOGOA ETA BIDEOAK

13 DICIEMBRE 2012 / HURRENGOA
Dagoeneko ikus ditzakezu A Coruña 2012: NUEVOS FORMATOS foroko bideo guztiak. Foroa urriaren 25ean egin zen A Coruñako Arte Ederren Museoan.
Gainera, dagoeneko kargatu dira lan guztiak sareko katalogo berrira.

Zoohausen INTELIGENCIA COLECTIVA 2.0 (ADIMEN KOLEKTIBOA 2.0) lanak eraman zuen 15.000 euroko arquia/próxima saria 2012an

03 MAYO 2012 / HURRENGOA

Joan den apirilaren 12an Caja de Arquitectosen egoitzan (Madril) bilduta, epaimahaiak FORMATU BERRIEN,  adibide oso eta konplexua iritzi zion, eragina duelako bai lan egiteko moduan, kolektiboen kolektiboa denez (Zoohausen kide dira Zuloark, Pez [bulegoa] eta León 11, besteak beste), bai euskarrian: weba.


PARTE-HARTZE HANDIA III. DEIALDIAN, 2010-2011

20 MARZO 2012 / HURRENGOA

Parte-hartze handia III. Deialdian (2010-2011), guztira 1.445 lan berrik eman baitu izena, eta 991 arkitektok parte hartu. Behean deskargatu dezakezu edizio honetan izena emandako lanei eta arkitektoei buruzko txostena.

EPAIMAHAIREN ERABAKIA MAIATZEKO LEHEN ASTEAN EMANGO DA JAKITERA.


Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

23 ENERO 2012 / HURRENGOA

Oraingo honetan, Henriette Kaelble irakasleak Walter Hugendubel irakasle maite ordeztu behar izan du. Beren bulegoetatik Arquia/próxima definitzeko gakoak aurkitu nahian jarraitzen dute. Kapitulu honetan hauek iritziak entzun ahal izango ditugu: Ariadna Cantís, Jose María Ezquiaga, Belinda Tato, Guillen Augé eta Quid Studio, eta Arquia/próximan aurkezteko arrazoiak emango dizkigute. Gogoan izan epea urtarrilaren 31n amaitzen da!!


Arquia/próxima tutoriala: elkarteak

17 ENERO 2012 / HURRENGOA

Zuetako batzuen zalantzak ikusita, eta gero eta ibilbide partaidetuaren benetako konplexutasuna ulertuta, arquia/próximak modu errazean azaldu nahi du elkarteek zer-nola eman dezakezuen izena edizio honetan. Bideo gidari honetan azalduko zaizue, behin arquia/próximan profila sortuta, elkarte gisa izena emateko jarraibideak. Gainera, profil bateko proiektuak elkartearen proiektu gisa izen emateko azalpenak ematen dira, bai eta elkarte horretan profil gehiago sartzeari buruzkoak ere. Gero eta gutxiago geratzen da izen emateko epea amai dadin!! Tutorialak edozer zalantza argitzeko baliagarria izan daitezela espero dugu, ez dago aitzakiarik jartzerik! Kargatu arquia/próximaren hirugarren edizioan parte hartzeko zuen profilak eta proiektuak urtarrilaren 31 baino lehen!!


Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

30 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima lekukotasunen bigarren atala aurkeztuko dizuegu. Oraingo honetan, En esta elkarrizketatuek "Zer da póximan etorkizun dagoena?" galderari erantzun beharko diote. Hala, gure ibilbidearen etorkizunaz zein arkitektura hedatzeko metodo berriez hausnartuko dute, baina arkitekto gazteen ikuspegitik. Bideoan ageri dira Iván López Munuera, Guzmán de Yarza, Gonzalo Herrero Delicado, Nekane Aramburu, Javier Peña Ibañez, Taller de Casquería, Eva Morales de Lapanadería eta, jakina, Walter Hungendubel irakaslea. Gainera, honakoaren bidez urte berri on opa nahi dizuegu, bai eta lanen altxaera patxadatsu eta emankorra ere.


Epea luzatu dugu!!!

27 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA
Lehiaketaren arrakasta dela eta, izena emateko epea 2011ko urtarrilaren 31ra arte luzatu dugu!! Eman izena PRÓXIMO arkitekto gisa eta argitara itzazu zuen lanak zuzenean. Gure galerian izango dira eta etengabe ikusi eta eguneratu ahalko dituzu. 2011ko edizioko epaimahaiak hautatu ahal izango ditu katalogo baten parte izateko eta online erakusketa batean ikusgai egon daitezen. Gainera, 15.000 € irabazi ahalko dituzu zure lana saritua bada. Parte hartu! eman izena eta kargatu zure proiektuak, ez dago mugarik! 2012ko urtarrilaren 31 arte. Sartu http://fundacion.arquia.es/proxima/ helbidean

Arquia/próxima tutoriala: profila eta lanak sortzea

23 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Despistatu guztientzat bideo hau egin dugu. Tutorial honetan xehetasunez azaltzen da arquia próxima profila nola sortu, lanak nola kargatu eta nola argitaratu, hirugarren edizio honetako lehiaketan parte hartu ahal izateko. Begira ezazue zalantzarik izanez gero. Galdera gehiago izanez gero, kontsultatu argibideak edo erabili foroa galderak egiteko. Epeak luzatu ditugu!! Gogoratu 2012ko urtarrilaren 31ra arte kargatu eta argitara ditzakezuela zuen lanak. Anima zaitezte eta hartu parte!!!


Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

23 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima ekitaldiarekin lotutako agenteen iritziak biltzen dituen bideo dokumental laburren serie berria hasi dugu. Epaimahaiak, enbaxadoreak, Arquia/próxima irabazi zutenak, ikasleak... Guztiek erantzun diete egindako galdera sorta bati. Lehen kapitulu honetan "Zertarako balio du Arquia/próximak" galderaren iruzkin batzuen bilduma ikus dezakezue. Eta hemendik gutxira, elkarrizketatutakoen erantzun osoak ikusi ahal izango dituzue YouTube-ko kanalean. Kapitulu honetan, agertzeko ordenaren arabera, Iván López Munuera, Guzmán de Yarza, María Jose Marcos, Nekane Aramburu, Javier Peña Ibáñez, Taller de Casquería eta Eva Morales de Lapanadería. Goza ezazue.


Arquia/próxima - 2010 katalogoa

21 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Ez galdu bigarren Arquia/próxima katalogoaren bideoa. 2009-2010 edizioko lan guztiak aurkituko dituzue. Oraingo edizioan, 2012koan, Arquia/próxima foroak katalogo digitala inauguratuko du. Bertan, katalogatutako 128 lan eta hautatutako 24 erakutsiko dira, eta edonondik sartu ahal izango da katalogora. Anima zaitez hurrengo Arquia/próxima katalogoan parte hartzera.


mi área privada