• Páginas:
  • <<
  • 1
  • >>

Arquia Fundazioari buruzko albisteak

PARTE-HARTZE HANDIA III. DEIALDIAN, 2010-2011

20 MARZO 2012 / HURRENGOA

Parte-hartze handia III. Deialdian (2010-2011), guztira 1.445 lan berrik eman baitu izena, eta 991 arkitektok parte hartu. Behean deskargatu dezakezu edizio honetan izena emandako lanei eta arkitektoei buruzko txostena.

EPAIMAHAIREN ERABAKIA MAIATZEKO LEHEN ASTEAN EMANGO DA JAKITERA.


Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

23 ENERO 2012 / HURRENGOA

Oraingo honetan, Henriette Kaelble irakasleak Walter Hugendubel irakasle maite ordeztu behar izan du. Beren bulegoetatik Arquia/próxima definitzeko gakoak aurkitu nahian jarraitzen dute. Kapitulu honetan hauek iritziak entzun ahal izango ditugu: Ariadna Cantís, Jose María Ezquiaga, Belinda Tato, Guillen Augé eta Quid Studio, eta Arquia/próximan aurkezteko arrazoiak emango dizkigute. Gogoan izan epea urtarrilaren 31n amaitzen da!!


Arquia/próxima tutoriala: elkarteak

17 ENERO 2012 / HURRENGOA

Zuetako batzuen zalantzak ikusita, eta gero eta ibilbide partaidetuaren benetako konplexutasuna ulertuta, arquia/próximak modu errazean azaldu nahi du elkarteek zer-nola eman dezakezuen izena edizio honetan. Bideo gidari honetan azalduko zaizue, behin arquia/próximan profila sortuta, elkarte gisa izena emateko jarraibideak. Gainera, profil bateko proiektuak elkartearen proiektu gisa izen emateko azalpenak ematen dira, bai eta elkarte horretan profil gehiago sartzeari buruzkoak ere. Gero eta gutxiago geratzen da izen emateko epea amai dadin!! Tutorialak edozer zalantza argitzeko baliagarria izan daitezela espero dugu, ez dago aitzakiarik jartzerik! Kargatu arquia/próximaren hirugarren edizioan parte hartzeko zuen profilak eta proiektuak urtarrilaren 31 baino lehen!!


mi área privada