• Páginas:
  • <<
  • 1
  • 2
  • 3
  • >>

Arquia Fundazioari buruzko albisteak

Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

30 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima lekukotasunen bigarren atala aurkeztuko dizuegu. Oraingo honetan, En esta elkarrizketatuek "Zer da póximan etorkizun dagoena?" galderari erantzun beharko diote. Hala, gure ibilbidearen etorkizunaz zein arkitektura hedatzeko metodo berriez hausnartuko dute, baina arkitekto gazteen ikuspegitik. Bideoan ageri dira Iván López Munuera, Guzmán de Yarza, Gonzalo Herrero Delicado, Nekane Aramburu, Javier Peña Ibañez, Taller de Casquería, Eva Morales de Lapanadería eta, jakina, Walter Hungendubel irakaslea. Gainera, honakoaren bidez urte berri on opa nahi dizuegu, bai eta lanen altxaera patxadatsu eta emankorra ere.


Epea luzatu dugu!!!

27 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA
Lehiaketaren arrakasta dela eta, izena emateko epea 2011ko urtarrilaren 31ra arte luzatu dugu!! Eman izena PRÓXIMO arkitekto gisa eta argitara itzazu zuen lanak zuzenean. Gure galerian izango dira eta etengabe ikusi eta eguneratu ahalko dituzu. 2011ko edizioko epaimahaiak hautatu ahal izango ditu katalogo baten parte izateko eta online erakusketa batean ikusgai egon daitezen. Gainera, 15.000 € irabazi ahalko dituzu zure lana saritua bada. Parte hartu! eman izena eta kargatu zure proiektuak, ez dago mugarik! 2012ko urtarrilaren 31 arte. Sartu http://fundacion.arquia.es/proxima/ helbidean

Arquia/próxima tutoriala: profila eta lanak sortzea

23 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Despistatu guztientzat bideo hau egin dugu. Tutorial honetan xehetasunez azaltzen da arquia próxima profila nola sortu, lanak nola kargatu eta nola argitaratu, hirugarren edizio honetako lehiaketan parte hartu ahal izateko. Begira ezazue zalantzarik izanez gero. Galdera gehiago izanez gero, kontsultatu argibideak edo erabili foroa galderak egiteko. Epeak luzatu ditugu!! Gogoratu 2012ko urtarrilaren 31ra arte kargatu eta argitara ditzakezuela zuen lanak. Anima zaitezte eta hartu parte!!!


Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

23 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima ekitaldiarekin lotutako agenteen iritziak biltzen dituen bideo dokumental laburren serie berria hasi dugu. Epaimahaiak, enbaxadoreak, Arquia/próxima irabazi zutenak, ikasleak... Guztiek erantzun diete egindako galdera sorta bati. Lehen kapitulu honetan "Zertarako balio du Arquia/próximak" galderaren iruzkin batzuen bilduma ikus dezakezue. Eta hemendik gutxira, elkarrizketatutakoen erantzun osoak ikusi ahal izango dituzue YouTube-ko kanalean. Kapitulu honetan, agertzeko ordenaren arabera, Iván López Munuera, Guzmán de Yarza, María Jose Marcos, Nekane Aramburu, Javier Peña Ibáñez, Taller de Casquería eta Eva Morales de Lapanadería. Goza ezazue.


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 22. LE CORBUSIER

23 DICIEMBRE 2011 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Le Corbusierrek Côte d'Azurren eraikitako zurezko etxolari buruzko dokumentala, arquia/documental bilduman 22 zk. izango duena LE CORBUSIER. LE CABANON (LE CORBUSIER. ETXOLA) dokumentala, Rax Rinnekangasek zuzendua (Finlandia, 2010-60').

*Bisita ezazu bildumaren katea Youtuben: http://www.youtube.com/arquiaDOCUMENTAL


VIII. arquia/tesis bienala lehiaketaren sariak

23 DICIEMBRE 2011 / TESIA
Abenduaren 10ean, arquia/tesis-eko epaimahaiak, José Manuel López-Peláez buru zuela eta Elisa Valero Ramos , Cristina Gastón Guirao, Emilio Tuñón Álvarez kide zituela, eta idazkari Carlos Martí Arís, arquia/tesis bildumaren zuzendaria, zela, Fermin Gonzalez Blancoren Los huesos de Fisac (Fisacen hezurrak) eta Ricardo Daza Caicedoren El viaje de Oriente (Ekialdeko bidaia) tesiak saritu ditu. Daniel Esguevillas Cuesta, Mara Sánchez Llorens, Pablo Tena Gómez eta Pere Fuertes Pérezen tesiak epaimahaiaren aipamena jaso du.

Arquia/próxima - 2010 katalogoa

21 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Ez galdu bigarren Arquia/próxima katalogoaren bideoa. 2009-2010 edizioko lan guztiak aurkituko dituzue. Oraingo edizioan, 2012koan, Arquia/próxima foroak katalogo digitala inauguratuko du. Bertan, katalogatutako 128 lan eta hautatutako 24 erakutsiko dira, eta edonondik sartu ahal izango da katalogora. Anima zaitez hurrengo Arquia/próxima katalogoan parte hartzera.


Arquia/tesis 34: “La arquitectura desde el interior, 1925-1937”

20 DICIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK
Dagoeneko salgai arquia/tesis bildumako 34. alea: María Melgarejoren “La arquitectura desde el interior, 1925-1937". 1925ean, Le Corbusier-ek Pariseko L’Esprit Nouveau pabiloietik aldarrikatu zuenean: «Altzari hauek ez diote beren arkitektura posiblea gehitzen arkitektura ibilgetu bati. Arkitektura dira bere horretan», arkitektura egiteko modu berri bat ezarri zen, barnealdetik hasita. Lan honek momentu hori aztertzen du eta arreta berezia jartzen dio Charlotte Perriand eta Lilly Reich-en ekarpenari.

La Cimbra 9: "La Ciudad es de todos"

20 DICIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK
Dagoeneko salgai La Cimbra bildumako 9. alea: Paulo Mendes da Rocharen “La ciudad es de todos”. Agian, testu hauen, arkitekto zaharragoen hausnarketa hauen balio bakarra gazteentzat duten errebelazio-edukia izango da. Jarraitu behar duten horientzat duten balioa. Zenbait hitz eraikitzearen, natura eraldatzearen esperientzia zoragarriaren inguruko arrazoien eta, batez ere, zirrararen inguruan, habitataren sorrera idealizatua xede izanik. Etengabe eraldatzen ari den "denontzako hiria" eraikitzeko borondatea eta beharra. Artearekin, zientziarekin eta teknikarekin ezartzen dituen loturei esker, arkitektura ezaguera-modu bitxia da. Gaur egun mundu osoan zehar eta zabalkunde handiarekin ageri den naturaren inguruko kontzientzia berriari esker, arkitektura-eskolak eta bertan eskaintzen diren ikasketak aukera berriak irekitzen ari dira unibertsitateen esparruan. Etorkizunarekiko itxaropena. Paulo Mendes da Rocha

II. Madrileko 2010 arquia / próxima Foroko online erakusketa

16 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA
Ez galdu sarean dagoen 2010eko MADRILGO II. ARQUIA/PRÓXIMA FOROko erakusketa bideoa. Foroa 2010eko urriaren 21ean egin zen Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. Saritutako lanak eta aurreko arquia / próxima edizioan aurkeztu ziren lan batzuk aurkituko dituzu. Gogoan izan oraingo deialdia 2011ko abenduaren 31n ixten bada ere, lanak 2012ko urtarrilaren 31ra arte karga daitezkeela.

mi área privada