Arquia Fundazioari buruzko albisteak

Deskargatu doan arquia/tesis 02 alea: Jordi Oliveras Samitierren “Nuevas Poblaciones en la España de la Ilustración”.

14 DICIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK

Dagoeneko FQ erabiltzaileek doan deskarga dezakete arquia/tesis 02 argitalpena pdf formatuan: Jordi Oliveras Samitierren "Nuevas Poblaciones en la España de la Ilustración.

Udalerri berriak dira Espainiako hirigintzako esperientzia nabarienak. Buruzagi ilustratuek abian jarritako politiken arabera eraikitako oin berriko hiriak izan ziren.


Arquia / próxima - The final countdown

05 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Hasi da atzerako kontaketa. Hilabete besterik ez da falta edizio honetan parte hartu nahi duten arkitekto gazteek izena emateko epea amaitzeko. Hilabete besterik ez da falta arquia / próxima webgunean izena emateko, baina nahi adina lan kargatzen jarraitu ahal izango duzue 2012ko urtarrilaren 31ra arte.

Gogoan izan arquia / próxima lehiaketan irabazleari 15.000 euroko saria emateaz gain, Espainiako gertueneko egoerari buruzko lan nagusienen hautapen bat egingo duela. Ez utzi azken ordurako eta kargatu egin dituzuen lanak.


Arquia/próxima. 2008 Katalogoa YouTube-n

02 DICIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima egitasmoak bere Youtube kanal berria estreinatuko du lehenengo "Arquia/próxima" katalogoa azaltzen duen bideo batekin.

Kanal honetan "Arquia/próxima 2012" sarien deialdi honetan gertatzen diren albiste guztien berri izango duzue: sareko plataforma erabiltzeari buruzko azalpen bideoak, epaimahaiaren iritzia edo "Arquia/próxima" lehiaketan parte hartzen duten lanekin eta talde parte hartzaileekin lotutako bideoak. Jarraitu "Arquia/próxima" lehiaketaren ikus entzunezko formatu berri hau bisitatzen.


XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko abenduak 14

30 NOVIEMBRE 2011 / ARGITALPENAK

Aurrera darraite XI BEAU biurtekoko jarduerek. Datorren 2011ko abenduaren 14an, 13:00etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikora joan zaitezke, Rodrigo Garcia González eta Gonzalo Vaíllo Martínezen PFC sarituen aurkezpenera. Konferentziaren buru izango da José Mª Sánchez García.

Gainera, El Aulario de la Arquería de Nuevos Ministerios eraikinean, 18:30etan, saritutako lanak aurkeztuko dira eta parte hartuko dute Llop/Jornet/Pastor, Creus/Carrasco, Juan Herreros eta OAB (Ferrater/Martí) jaun andreek. Maria Ruberten "Aproximación crítica" jarduerak jarraituko du eta Joaquín Sabaté izango du moderatzaile.


Arquia/próxima egitasmoko "retrospecter"-ak

25 NOVIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Dagoeneko hemen dira arquia/próxima egitasmoko "retrospecter"-ak, askoz ere txikiagoak ginenean zeinen handiak izan ginen gogoratzeko espazioa.

Egunero, arquia/próxima honetan izena emateko epea ixten den arte, aurreko bi edizioetan hautatutako lan batzuk berrikusiko ditugu, Facebook bidez. Oso proiektu desberdinak eta formatu desberdinetakoak, herrialde osoan egin den arkitektura gazte onenaren zati bat berrikusiko dute. Gogoan izan oraingo deialdia 2011ko abenduaren 31n ixten bada ere, lanak 2012ko urtarrilaren 31ra arte karga daitezkeela.

 


arquia/documental 21. LUIS BARRAGÁN

25 NOVIEMBRE 2011 / IKUS ENTZUNEZKOAK

arquia/documental bildumak 21. alea aurkezten du Mexiko Hiriko Casa Estudio-ri buruzkoa: LUIS BARRAGÁN. CASA ESTUDIO dokumentala, Rax Rinnekangasek zuzendu du (Finlandia, 2010-60').


Arquia/próxima Facebook, Twitter eta Youtube sareetan.

24 NOVIEMBRE 2011 / HURRENGOA

Arquia/próxima da 2007. urtean hasi zen Caja de Arquitectos Fundazioaren egitasmo kulturala. Espainiako arkitektoei beren jardun profesionaleko lehen hamar urteetan zehar laguntza emateko sortua, profesional horien lanen eta printzipioen hedapenean, sustapenean eta balioztapenean datza.


XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko azaroak 30

24 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Aurrera darraite XI BEAU biurtekoko jarduerek. Datorren 2011ko azaroaren 30ean, 13:00etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikoan burutuko da Mª Asunción Ibáñez Roselló eta Gustavo Vítores Lemosen PFC sarituen aurkezpena. Konferentziaren buru izango da Magen arquitectos

 


Doan deskargagarri arquia/tesis 01: Alberto Ustárrozen “La Lección de las Ruinas”.

23 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Dagoeneko FQ erabiltzaileek doan deskarga dezakete arquia/tesis 01 argitalpena pdf formatuan: Alberto Ustárrozen "La lección de las ruinas. Presencia del pensamiento griego y del pensamiento romano en la arquitectura".

Arkitekturak, pentsamendu eta praktika gisa, Aztarnekin lortu duen harremana biltzen du eskolak, hau da, iragan greko eta erromatarreko zatiekin: arkitektura-tradizioaren ardatz nagusia den iragana. 


XI BEAU udazkeneko jarduerak – 2011ko azaroak 23

18 NOVIEMBRE 2011 / FUNDAZIOA

Aurrera darraite XI BEAU biurteko jarduerek. Datorren 2011ko azaroaren 23an, 13:00etan Alcaláko Unibertsitateko Arkitektura eta Geodesiako Goi Eskola Teknikora joan zaitezke, Anna Prats Subiranas eta Amaya Roca Riveroren PFC sarituen aurkezpenera. Konferentziaren buru izango dira Josep Camps eta Olga Felip. 

Gainera, El Aulario de la Arquería de Nuevos Ministerios eraikinean, 18:30etan, lan sarituak aurkeztuko dira eta Alberola/Díaz Mauriño/Martorell, Toni Gironès eta Eduard Bruk ere parte hartuko dute. Andrés Cánovasen "Aproximación crítica" jarduerarekin jarraituko da, Joaquín Sabaték moderatuta.


mi área privada