• Páginas:
  • <<
  • 1
  • >>

Arquia Fundazioari buruzko albisteak

Dokumental emanaldiak aretoetan

29 MARZO 2012 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Caja de Arquitectos Fundazioak Espainiako Arkitektura Eskolen eta Arkitekto Elkargoen, arkitektura eta diseinuaren esparruetako erakundeen eskura jarriko ditu arquia/documental bilduman argitaratutako lanak, areto ez komertzialetan (doako sarrera) eman ditzaten eta, era horretan, arkitekturari buruzko dokumental zikloak sustatzeko.


PARTE-HARTZE HANDIA III. DEIALDIAN, 2010-2011

20 MARZO 2012 / HURRENGOA

Parte-hartze handia III. Deialdian (2010-2011), guztira 1.445 lan berrik eman baitu izena, eta 991 arkitektok parte hartu. Behean deskargatu dezakezu edizio honetan izena emandako lanei eta arkitektoei buruzko txostena.

EPAIMAHAIREN ERABAKIA MAIATZEKO LEHEN ASTEAN EMANGO DA JAKITERA.


Deskargatu doan arquia/tesis 10 Apuntes de viaje al interior del tiempo (Denboran barrena eginiko bidaiaren oharrak), Luis M. Mansillarena

07 MARZO 2012 / FUNDAZIOA

Dagoeneko FQ erabiltzaileek doan deskargatu ahalko dute arquia/próxima 10 argitalpena pdf formatuan (): Apuntes de viaje al interior del tiempo (Denboraren barnealdera eginiko bidaiaren oharrak), Luis M. Mansillarena


LUIS MORENO MANSILLA

23 FEBRERO 2012 / FUNDAZIOA

Luis Moreno Mansilla hil izanaren harira, Caja de Arquitectos Fundazioaren Patronatuak dolumina adierazi die senide eta lagunei.

[+] jarraitu irakurtzen


Deskarga ezazu doan arquia/tesis 08 La columna y el muro (Zutabea eta horma), Manuel Iñiguez

21 FEBRERO 2012 / FUNDAZIOA

Dagoeneko FQ erabiltzaileek doan deskargatu ahalko dute arquia/próxima 08 argitalpena pdf formatuan (): Manuel Iñiguezen La columna y el muro (Zutabea eta horma).


LIBURU AURKEZPENA 'Enric Miralles, 1972-2000' - Otsailak 21, asteartea, 19:30ean

20 FEBRERO 2012 / FUNDAZIOA

Ekitaldian izango dira Luis Moreno Mansilla, Emilio Tuñon Álvarez, Josep Maria Rovira arkitektoak eta Llàtzer Moix kazetaria.

Otsailak 21, asteartea, 19:30ean

Kataluniako Arkitekto Elkargoaren Ekitaldi Aretoa. Nova Plaza, 5. 08002 Bartzelona

http://fundacion.arquia.es/es/publicaciones/Colecciones/DetallePublicacion/88?coleccion=2


Arquia/próxima-ri buruzko lekukotasunak

23 ENERO 2012 / HURRENGOA

Oraingo honetan, Henriette Kaelble irakasleak Walter Hugendubel irakasle maite ordeztu behar izan du. Beren bulegoetatik Arquia/próxima definitzeko gakoak aurkitu nahian jarraitzen dute. Kapitulu honetan hauek iritziak entzun ahal izango ditugu: Ariadna Cantís, Jose María Ezquiaga, Belinda Tato, Guillen Augé eta Quid Studio, eta Arquia/próximan aurkezteko arrazoiak emango dizkigute. Gogoan izan epea urtarrilaren 31n amaitzen da!!


Arquia/próxima tutoriala: elkarteak

17 ENERO 2012 / HURRENGOA

Zuetako batzuen zalantzak ikusita, eta gero eta ibilbide partaidetuaren benetako konplexutasuna ulertuta, arquia/próximak modu errazean azaldu nahi du elkarteek zer-nola eman dezakezuen izena edizio honetan. Bideo gidari honetan azalduko zaizue, behin arquia/próximan profila sortuta, elkarte gisa izena emateko jarraibideak. Gainera, profil bateko proiektuak elkartearen proiektu gisa izen emateko azalpenak ematen dira, bai eta elkarte horretan profil gehiago sartzeari buruzkoak ere. Gero eta gutxiago geratzen da izen emateko epea amai dadin!! Tutorialak edozer zalantza argitzeko baliagarria izan daitezela espero dugu, ez dago aitzakiarik jartzerik! Kargatu arquia/próximaren hirugarren edizioan parte hartzeko zuen profilak eta proiektuak urtarrilaren 31 baino lehen!!


Arquia/temas 34:"Introducción al urbanismo"

03 ENERO 2012 / ARGITALPENAK

Salgai izango da arquia/temas bildumako 34. alea: "Introducción al urbanismo.La evolución de las ciudades: la lección de la Antigüedad(aintzinateko ikasgaia)", Marcel Poëte. Marcel Poëteren iritzian (1866-1950), hirigintza zientzia eta artea da aldi berean, datu estatistikoez gain, garai bateko hiriaren artxibo-ezagutzak eta etorkizuneko hiri modernorako beste dokumentu asko erabiltzen baititu. Horrenbestez, ezinbestekoa da kronikak, ikuspegiak, tokiko historiak, deskribapenak eta abar erabili behar dira, baita literatur-lanak ere, esku hartuko den hiriari buruzko ezagutza ahalik eta handiena lortzearren. Izan ere, gizakiaren eskakizunak ez dira esparru materialera mugatzen, eta garai bateko hiria kategoria gisa aintzat hartzeak...


mi área privada