• Páginas:
  • <<
  • 1
  • >>

Arquia Fundazioari buruzko albisteak

Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 28. MIGUEL FISAC

31 DICIEMBRE 2013 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Arquia/documental bildumak bere 28. bolumenaren dokumentala aurkeztu du: Andres Rubio zuzendariaren "LA DELIRANTE HISTORIA DE LA PAGODA" dokumentala (Espainia, 2011-56'). Miguel Fisac arkitektoaren lana, La Pagoda deritzona, 1999. urtean eraitsi zuten arkitektoen eta bere autorearen begien aurrean.


IZENA EMATEKO EPEA LUZATU DA 2014ko OTSAILAREN 28ra ARTE

19 DICIEMBRE 2013 / HURRENGOA

Arquia/próxima egitasmoan izena emateko epearen amaiera denboran bat etorri da FQ plataformaren webgune berriaren ezarpenarekin eta, horren ondorioz, izena emateko epea luzatu egin da 2014ko OTSAILAREN 28ra bitartean, bai erregistratzeko nahiz lanak igotzeko ere. Horrela, sareko tresna berria erabiltzaileari hurbiltzeko epea hastea espero dugu.

 


IX. arquia/tesis lehiaketaren erabakia

17 DICIEMBRE 2013 / TESIA

Abenduaren 11n, Xavier Monteys Roig buru duen eta Luís Martínez Santa-María, María Melgarejo Belenguer, Carlos Gómez Agustí, eta ahotsa duen baina botorik ez duen, Carlos Martí Arís, idazkari lanetan aritu den arkitekturako doktoretza tesien IX. lehiaketako epaimahaiak tesi hauek saritu ditu: «Solo imágenes. La tarjeta postal, vehículo de conocimiento urbano», Jordi Sardà Ferranena eta «Bekleidung. Los trajes de la arquitectura», Óscar Rueda Jiménezena.


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 27. KISHO KUROKAWA

15 NOVIEMBRE 2013 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Arquia/documental bildumak bere 27. bolumenaren dokumentala aurkeztu du: Rima Yamazaki errealizadoreak zuzendutako "LA TORRE CÁPSULA DE NAKAGIN" (Estatu Batuak, 2010-58'). Kisho Kurokawa arkitektoaren lana, dorrea (1972) Japonian 1960an agertutako Metabolismo mugimenduaren ikurretako bat da.


IV. Arquia/próxima Edizioa 2012-2013

11 NOVIEMBRE 2013 / HURRENGOA

Caja de Arquitectos Fundazioak arkitekto gazteentzako 2012-2013ko arquia/próxima lehiaketaren IV. edizioa aurkezten du, gertuagokoa, eguneratuagoa eta parte hartzaileagoa den formatu batekin. Laugarren edizio honetan, arquia/próxima lehiaketak gazteek arkitekturari buruzko foro handi bat osatzeko erronkari ekiten dio inoiz baino indartsuago eta, horretarako, erabiltzaileen arteko interakzioa errazten du, epaimahaiarekin aktiboki parte hartzea arquia/próxima atari berriaren bidez eta sare sozialen bidez etengabe harremanetan egotea. Laster parte hartu ahal izango duzu foroaren webgunean. www.foroarquiaproxima.es helbidean ikus dezakezu aurrerapen bat. HARTU PARTE DEIALDIAN ETA 15.000 EURO IRABAZ DITZAKEZU!


10.000 erabiltzailetik gora ditugu FQ Fundazioan!

08 NOVIEMBRE 2013 / FUNDAZIOA

2013ko irailean, Fundazioaren webguneak erregistratutako 10.000 pertsonen marka gainditu du. Fundazioaren proposamen berrien ondorioz, erregistratutako pertsonen kopurua bikoiztu egin da. Caja de Arquitectos Fundazioak bere programei eta jarduerei eskaintzen diezuen interesa eskertu nahi dizue.


Doako deskarga: arquia/tesis 11, Manuel López Peláezen "La arquitectura de Gunnar Asplund".

07 OCTUBRE 2013 / ARGITALPENAK

Fundazioak deskatalogatutako arquia/tesis bildumako argitalpenak berreskuratzen ari da PDF formatuan deskargatzeko.

Fundazioaren webgunean erregistratutako erabiltzaileek doan deskargatu eta ikusi ahal izango dute PDF formatuan José Manuel López-Peláezen arquia/tesis 11 La arquitectura de Gunnar Asplund.


mi área privada