• Páginas:
  • <<
  • 1
  • 2
  • >>

Arquia Fundazioari buruzko albisteak

2012-2013 IV. DEIALDIAREN PARTE-HARTZE TXOSTENA

31 MARZO 2014 / HURRENGOA

2012-2013 IV. DEIALDI honetan 670 lan berri erregistratu dira guztira eta 870 arkitektok parte hartu dute. Horietatik, 129 parte-hartzailek 2012ko otsailaren 1aren eta 2014ko martxoaren 3aren artean eman zuten izena. Behean deskargatu dezakezu edizio honetan izena emandako lanei eta arkitektoei buruzko txostena.


Arquia/maestros bildumaren aurkezpena: ORIOL BOHIGAS, RAFAEL MONEO eta JUAN NAVARRO BALDEWEG

27 MARZO 2014 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Arquia/maestros bildumaren aurkezpenean izan ziren bilduma honetako hiru arkitekto protagonistak eta Rafael Catalá Polo jauna, Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzarako Estatuko Idazkaria.


Arkitekturaren inguruko hausnarketak Streaming bidez

24 MARZO 2014 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Mahai-ingurua: "Reflexiones en torno a la arquitectura" (arkitekturaren inguruko hausnarketak) arquia/maestros bildumaren hasierako aleetako protagonisten parte-hartzearekin:

Oriol Bohigas, Rafael Moneo eta Juan Navarro Baldeweg, Luis Fernández-Galiano moderatzaile izanik.

KONEKTA ZAITEZ HEMEN!

Martxoaren 25ean, 19:30etan, www.arquia.es/maestros123 webgunean.


Rafael Aburto

11 MARZO 2014 / FUNDAZIOA

Rafael Aburto jauna hil izanaren harira, Arquia Fundazioaren Patronatuak dolumina adierazi die senide eta lagunei. Gure lanbideak sufritu duen galeraren minarekin bat egin nahi dugu, izan ere, Iñaki Bergara 18. arquia/tesis argitalpenaren egilearen hitzetan, Rafael Aburto arkitekto bikaina izan zen, gure modernitatearen ikur garrantzitsua eta pertsona zoragarria..

 


ARQUIA/MAESTROS BILDUMA BERRIA

26 FEBRERO 2014 / FUNDAZIOA

Arquia/maestros bilduma Arquia Fundazioak antolatu eta editatzen duen kultura-egitasmoa da eta arkitektura garaikideko arkitekto garrantzitsuei egindako elkarrizketen grabaketak (ikus-entzunezko monografiak) ditu barne.


Dagoeneko kontsulta ditzakezu The Architect is Present workshop-etan parte hartuko duten irabazleak.

21 FEBRERO 2014 / FUNDAZIOA

Dagoeneko eskuragarri dago FQ webgunean Luis Fernández-Galiano / Arquitectura Viva komisarioaren "The Architect is Present" erakusketaren esparruan burutuko diren workshop-etan parte hartuko duten irabazleen zerrenda.

Kontsultatu zerrenda hemen.


IV. deialdian parte hartzeko azken egunak!

20 FEBRERO 2014 / HURRENGOA

IV. arquia / próxima 2012-2013 Edizioan lanak erregistratzeko epea dagoeneko ireki da eta 2014ko martxoaren 3an (12:00h) amaituko da. 12:00etan autoretza lotura zain duten lanek EZ dute parte hartuko aurtengo deialdian.

Argitara daitezkeen lanen kopuruak EZ DU MUGARIK.

Edizio honetako epaimahaiak eta komisarioak aukeratuko dituzte katalogoan argitaratuko diren lanak. Gainera, lanetako bat aukeratuko da 15.000 euroko arquia / próxima 2014 sariaren irabazle gisa.

 


Espainiako Arkitektura eta Hirigintzaren XII. Biurtekoaren katalogo BERRIA. Inflexión / Turning Point

12 FEBRERO 2014 / ARGITALPENAK

Dagoeneko ikusgai dago Fundazioaren webgunean "Arkitektura eta Hirigintzaren Espainiako XI. Biurtekoaren katalogoa. Inflexión/Turning Point” PDFn, Fundazioak editatu duena, XII BEAU antolatzeko Sustapen Ministerioarekin izandako lankidetzaren ondorioz.


Dokumentala DVDn eta liburua: arquia/documental 29. JULIUS SHULMAN

27 ENERO 2014 / IKUS ENTZUNEZKOAK

Arquia/documental bildumak bere 29. bolumenaren dokumentala aurkeztu du: "ACÚSTICA VISUAL. LA MODERNIDAD DE JULIUS SHULMAN", Eric Bricker zuzendariarena (Estatu Batuak, 2009-83'). Dustin Hoffman aktorearen narrazioarekin, dokumental honek XX. mendeko arkitektura-argazkilari nagusietako baten bizitza eta ibilbidea hurbiltzen digu:


arquia/tesis 38: "La tradición innovada. Escritos sobre regresión y modernidad" Juan Domingo Santosena.

22 ENERO 2014 / ARGITALPENAK

Dagoeneko salgai dago arquia/tesis 38: Juan Domingo Santosen "La tradición innovada. Escritos sobre regresión y modernidad".



mi área privada