arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


FUNDAZIOAREN ESKUTIK, ARQUIA/FILMOTECA-REN KULTURA EGITARAUA

18 SEPTIEMBRE 2012 / FILMOTEKA

Caja de Arquitectos Fundazioaren egitasmo berria arkitektura gaiak online sustatu eta hedatzeko erreferentziazko esparrua bihurtuko da hala, arkitekturari eta arkitektoei buruzko ikus-entzunezko dokumentuei balioa ematea xede duena, arlo horien sormen, kultura eta gizarte alderdiak agerian jarriz.

ARQUIA/FILMOTECA profesionalei, ikasleei eta sektoreko erakundeei zuzenduta dago. Fundazioaren plataforman izena eman eta gero, doako online ikustaldia has dezakete streaming bidez, edozein gailu erabilita: iOs (Maca, iPada, iPhonea) edo Android (ordenagailua, tableta, smartphonea).

Eskura dagoen online katalogoko lanak, urtean behin berrituko direnak, jatorrizko bertsioan eskainiko dira eta hiru gairen arabera sailkatuko dira.

DOKUMENTALAK:nazioarteko ez fikziozko zinema-lanak.

HITZALDIAK: Espainiako Arkitekto Elkargoetan eta Arkitektura Eskoletan, hala nola sektoreari loturiko kultura erakundeetan, bienaletan zein biltzarretan eginiko hitzaldien ikus-entzunezkoak.

LANKIDETZA: arkitekturaren arloan GKEek, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko erakundeek eginiko lankidetza ekintzei buruzko ikus-entzunezkoak ezagutaraztera bideratua.

Filmotekaren jarduera eta zerbitzuen egitasmo irekiak, etengabe berrituko denak, dokumental zikloak eta arkitekturari buruzko ekitaldien zuzeneko edo geroratutako emankizunak eskainiko ditu, hala nola Aretoetan Emateko Zerbitzua, kultura erakundeen areto ez komertzialetan (doako sarrera) ARQUIA/DOCUMENTAL bildumako DVDetako batzuk eman ahal izatea ahalbidetzen duena.

 

mi área privada