arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


"Le Corbusier en la India" arquia/filmotecan

11 JUNIO 2014 / FILMOTEKA

Le Corbusier aho batez jotzen da XX. mendeko arkitekto nagusietakotzat. Baina akademien kontserbadurismoari aurre egin zion arkitekto autodidakta hau proiektu publiko garrantzitsu guztietatik kanpo utzi zuten herrialde garatuetan. Nehru-ren India izan zen, sortu berria, bere zahartzaroan hiri berri bat sortzeko aukera eskaini ziona: Chandigarh. 1951. urtetik eta 1965. urtean hil zen arte, Le Corbusier-ek hainbat lan eraiki zituen Chandigarh eta Ahmedabad hirietan, Indiako ehungintzaren hiriburua eta Gandhi-ren jatorri politikoa.

Manu Rewal-en bi dokumentalek, "Le Corbusier en la India", abentura hori azaltzen digute, Le Corbusier beraren dokumentu, idazki eta marrazkien bidez, eta bere lankideei, bezeroei eta arkitektura-kritikoei egindako elkarrizketen bidez ere bai.

Le Corbusier Mugimendu Modernoko beste maisuengandik desberdina da berak ez baitzuen inoiz erdialdean eraiki, bere lan guztiak ertzeetan izan ziren, taulatik kanpo utzi zuten. Wright Chicagon eta New Yorken egon zen. Loos, Vienan eta Parisen. Mies, Berlinen, Chicagon, New Yorken… (…)

Aldi batean zehar, Le Corbusier-ek Aljerian, Hegoafrikan, Brasilen, Palestinan eta Argentinan saiatu zen. Enkarguak bilatu zituen oraindik ere izar hil baten argia jasotzen zuten planeta horietan, Mugimendu Modernoaren argia alegia. India izan zen azkenik bere lanen helmuga. Ezta India ere: Indiaren ertzeak.(…) Josep Quetglas arquia/documental 4 edizioko libretoan: Le Corbusier en la India

1960. urteaz geroztik, mundu osoko arkitektoen Indiara burututako bidaietan, bi helmuga berezi egon ziren. Chandigarh eta Ahmedabad hiriez ari naiz. Bi hiri hauek gatazka politikoak bizi zituzten lurraldeetan zeuden eta, Indiak Britainiar Inperioarengandik independentzia lortu ondoren, 1948. urtean, prozesu administratibo konplexuak jasan zituzten.(…)

Arkitektoek bi hiri hauek sartu zituzten Indian zehar egindako bidaien ibilbideetan batez ere Le Corbusier-ek bertan eraikita utzi zituen lanak zirela eta. (…) María Cecilia O’Byrne arquia/documental 4 edizioko libretoan: Le Corbusier en la India

 

 

 

 

mi área privada