arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


"Process, a way of thinking – Glenn Murcutt" arquia/filmotecan

18 JUNIO 2014 / FILMOTEKA

"I am talking about the conservation of materials, the conservation of land, the keeping of old growth forests, the understanding of how we might be able to find a sustainable building". Glenn Murcutten hitzak, bere Master Class eskolaren aurkezpen gisa.

Ez dago edonoren eskura Glenn Murcutt arkitektoak urtero ematen duen Glenn Murcutt International Architecture Master Class eskolaz gozatu ahal izatea. Aurreko urteetako parte-hartzaile izan ziren hirurogeita bost herrialdetako arkitektoek diotenez, eskola honek beren arkitekturaren eta bizitzaren ikuspegia aldatu zien.

arquia/filmoteca bildumak esakintzen dizu Glen Murcutt arkitektoak, 2002ko Pritzker saria irabazi zuenak, COAC arkitekto-elkargoko Ekitaldi Aretoan 2006. urtean emandako hitzaldia.

Ikus-entzunezko argitalpen honek COAC arkitekto-elkargoan 2002. urtean Pritzker saria jaso zuen Australiako Glenn Murcutt arkitektoaren lanaren inguruan antolatutako erakusketa aztertzen du. Aurrerago, Oscar Tusquets-ek Glenn Murcutt arkitektoaren nortasuna azaltzen digu, zuen lanbidearen planteamendua islatzen duten pasadizoen bidez. Arkitekto honek oso estudio txikia zuen, idazkaririk gabe, webgunerik gabe eta ordenagailu edo helbide elektronikorik gabe. Izan ere, nahiago zuen denbora lan-mahaian ematea bestelako arkitekto bikaina izan daitekeela frogatuz, arkitekto handi gehienen desberdina den lanari eta bizitzari aurre egiteko modu batekin. Azkenik, Glenn Murcutt-en eskutik, bere lanetan eta bere arkitekturan murgilduko gara.

Bistaratu hitzaldia arquia/filmoteca bilduman esteka honetan.

 

 

mi área privada