arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Ray Kappe: California Modern Master - Forty Years of Modular Evolution, arquia/filmotecan

09 JULIO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan, Ray Kappe-ri buruzko filma proposatzen dizuegu, Los Angeleseko hirian eraikitako egoitza-arkitekturarengatik ezaguna den arkitektoa. Arkitekto honen lanek Richard Neutra, Rudolph Schindler eta XX. mendeko beste batzuek hasiera batean planteatutako arkitekturaren printzipioak esploratzen jarraitu zuten. Modulu printzipioetatik abiatuta, material naturalak erabilita eta tokiko klimara egokitzen saiatuta, Ray Kappe-k modernotasuna arnasten duen eta naturarekin bat egiten duen arkitektura egiten du.

Ikus-entzunezko honek jorratzen ditu Kappe-k bere egoitza-lanaren inguruan sortutako ideiak, 1967. urtean bere familiarentzat mendi-magalean eraiki zuen etxearen bisita batekin hasita, eta bere ibilbide profesionala aztertzen du, 2006-2007an LivingHomes-entzat diseinatutako etxebizitza aurrefabrikatuetara iritsi arte.

I've always sought out the edges, the views, and a feeling of expansiveness. Ray Kappe

A controlled explosion of space, the house spills out over multiple levels, intersected by vertical planes of glass, wood, and concrete. Natural light pours in through floor-to-ceiling windows. In all directions there are views of the lush hillsides. The space and materials—and the light and the setting—all somehow act in perfect union. Dwell. Artikulu guztia irakurri nahi baduzu eta João Canziani-k Ray Kappe-ren Rustic Canyoneko etxebizitzari egindako argazki zoragarriak ikusi nahi badituzu, bisitatu http://www.dwell.com/house-tours/article/ray-kappe-designed-multilevel-house-los-angeles, eta ondorengo estekan argazki gehiago aurkituko dituzu: http://www.latimes.com/home/la-hm-ray-kappe-house-photos-photogallery.html

Bistaratu hemen: http://fundacion.arquia.es/gl/mediateca/filmoteca/Documentales/Detalle/23

Fitxategia bistaratu ahal izateko FQ erabiltzaile akreditatu gisa erregistratu nahi baduzu, egin klik hemen.

 

mi área privada