arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Joan Coll-Barreuren "Los Ángeles y el ideal hallado. El ángel azul" hitzaldia arquia/filmotecan

16 JULIO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan Los Angeleseko arkitekturara itzuliko gara Joan Coll-Barreuren "Los Ángeles y el ideal hallado. El ángel azul" hitzaldi zoragarriari esker. Hitzaldi hau Arquia Fundazioak produzitu zuen "Los Ángeles doméstico. 10 Paradigmas" erakusketaren aurkezpenaren esparruan burutu zen, 2007ko maiatzean, Valentziako COA arkitekto-elkargoan.

Hitzaldiaren aurretik, Sol Candelak, Arquia Fundazioko Patronatuko kideak, gaur egun Fundazioak burutzen duen lanaren inguruan emandako aurkezpena dago.

Coll-Barreuk hitzaldia hasi zuen "Los Ángeles 10 paradigmas" erakusketaren aurkezpenarekin. Erakusketa horrek Los Ángeles hirian hirurogei urtetan zehar izandako baikortasun arkitektonikoa jaso zuen, arkitektura etxetiar paradigmatikoaren hamar lanen bidez. Hautatutako hamar etxe hauek irudikatzen zutena zen hiria bizitzeko eta ulertzeko modu bat, hiriaren eraikuntzan laguntzeko modu bat, arkitekturaren eta, are gehiago, arkitektoaren espazioa eraikiz eta bere eginkizuna ulertuz. Arkitektura angelinoaren bokazio desberdinak islatu zituen erakusketak, nazioarteko estiloarengandik urrunen zeuden lanekin eta baita historiografia modernoak gehiago zabaldu zituen modernitatearen interpretazioekin ere bai, erakusketaren bisitariek seguruenik hobe ezagutzen zituztenak. Greene, Irving Gill, R.M. Schindler, R. Neutra, Gregory Ain, los Eames, A. Quincy Jones, Craig Ellwood, Albert Frey edo John Lautner arkitektoen lanak dira.

Hitzaldian aurrerago, dagoeneko existitzen ez den etxe bat jorratu eta sakonki aztertzen da: von Stenberg etxea, Richard J. Neutra arkitektoarena, San Fernando Bailaran eraikia. Etxe hori Josef von Sternberg Austriako zuzendariarentzat eraiki zen, 1930. urtean ordura arte ezezaguna zen Marlene Dietrich barne zuen Der blaue Engel filmaren zuzendaria alegia.

Erakusketari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu hemen.

Lotutako argitalpenak: "Construcción de los paisajes inventados, Los Ángeles doméstico 1900-1960", Juan Coll Barreu, Bilduma: arquia/tesis 16

arquia/filmoteka atalean ikus dezakezu konferentzia. Sartu hemendik.

 

 

mi área privada