arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


"Rick Joy: Interludes" arquia/filmotecan

31 JULIO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan Estatu Batuetara itzuliko gara Rick Joy-ren, Tucsonen (Arizona) finkatutako arkitektoaren, lana ezagutzeko. 23 minututan aztertuko dugu bere inguru fisikoaren eta ingurumenaren aurreko erantzun gisa sortutako egoitza-arkitektura berritzailea.

Rick Joy-k Estatu Batuetan ezohikoak diren eraginkortasun energetikoarekin lotutako teknikak eta baliabide naturalak erabiltzen ditu (hala nola, lurrez eta altzairu herdoilduz egindako hormak) klima lehor eta bero batean bizitzeko irtenbide harrigarriak sortzeko, esaterako Arizonako basamortuan.

Agertzen den lehenengo lana, Desert Nomad House etxea, 2005. urtean eraiki zen eta hiru altzairu herdoilduzko kubok osatzen dute, saguaro kaktus bertikalen zonalde batean kontu handiz ipiniak. Kanpoaldeko hormen diseinuari esker, geruzen arteko konbekzio naturala ahalbidetzen da, eguzkiaren ondoriozko beroa ekiditeko helburuarekin.

Desert Nomad House etxeaz gain, Rick Joy arkitektoak Ventana Canyon Residence eta Tucson Mountain House etxeak erakusten dizkigu, 2007. eta 2001. urtean eraikiak, hurrenez hurren. Tucson Mountain House etxean, Rick Joy-k lurrez egindako hormekin lan egin zuen, propietate termiko bikainak zituzten horma lodiak sortzeko.

Azkenik, testuingurua aldatuz, Estatu Batuetako ipar-ekialdean, Woodstocken (Vermont), eraikitako etxe bat aurkezten digu. Zedro-egur eta harriz eraikia, New England zonaldeko aletegiak ekartzen dizkigu gogora eta Rick Joy-ren inguru desberdinetara egokitzeko duen gaitasun paregabea agertzen digu.

Bistaratu arquia/filmotecan.

 

 

mi área privada