arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


"Alberto Campo Baeza - Labor of Love" arquia/filmotecan

07 AGOSTO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan, arquia/filmoteca bilduman, gure azken lan berria gomendatzen dizuegu, Labor of Love dokumentala, Keith Reamer zuzendariarena. Ikus-entzunezko honek Alberto Campos Baezaren Olnick Spanu etxearen sorrera eta eraikuntza azaltzen dizkigu, parte-hartzaile guztien eskutik.

Baretasun sakoneko toki batean, euri eta lainoz beteriko egun baten ostean, Hudson ibai dotoreko ur sakonen ispiluaren lasaitasunean islatzen da argi bizi bat. Toki horretan, ilunabarrak mila kolorekoak dira ura mila isla desberdinetan hausten denean. Toki horretan, airea garbia, lasaia eta epela da. Toki horretan, zeruak oso hurbil dirudi.

Toki harrigarri horretan erabaki genuen plano bat, plataforma bat ezartzea, gure aurrean genuen paisaia azpimarratuz paisaia edertzen saiatzeko. Horretarako, 122 oineko luzera, 54 oineko zabalera eta 12 oineko altuera zituen kaxa handi bat eraiki genuen. Lurrarekin duen harremana azpimarratzen duten hormigoizko horma sendoekin. Kaxa honen estalkia laua eta harrizkoa da, trabertinozkoa, haren gainean finkatu ahal izateko.

Eta eguzkiarengandik eta euriarengandik babestu ahal izateko, harrizko plano horren gainean eraiki genuen 100 oineko luzera, 40 oineko zabalera eta 9 oineko altuera zituen estalki arina, 20x20 oineko sareta batean banatutako altzairuzko 10 zutabe zilindrikoren gainean. Estalki horrek 10 oineko hegala du alde guztietan. Eta espazio hori egokitzeko, 94 oineko luzera eta 25 oineko zabalera zituen beirazko kaxa batekin beiraztatu genuen. Beirazko kaxa horren barrenean geratu ziren atzealdeko zutabeak, aurrealdeko zutabeak kanpo utziz, gardentasuna are gehiago nabarmentze aldera.

Plataforma gaineko eraikuntza honek 10 hankako mahai handia dirudi. Bertan hiru zonalde sortzen dira, sabaira iristen ez diren eta eskailerak eta zerbitzuak barne dituzten bi kaxa zurirekin barnealdetik bananduak. Erdialdeko espazioa egongela eta jangela dira, mahai zuri handi batekin. Alde batera, igerilekutik hurbilago, sukaldea dago, eta beste aldera, pensatoio gisa, tximiniaren zonaldea. Eta hormigoizko kaxaren barrenean, logelak eta komunak. Erdiko atartean, sarrera nagusia eta lorategira doan irteera zuzena konektatuz, galeria bat sortzen da. Bertan, erakusgai daude, etxeko beste zonalde batzuen moduan, Arte Povera Italiako arte garaikideko artelanak.

Azken batean, berriz ere, kobazuloaren gaineko etxola. Pieza estereotomikoaren gaineko pieza tektonikoa.

Kontsultatu Olnick Spanu etxeari buruzko informazio gehiago Alberto Campo Baezaren webgunean.

Bistaratu ikus-entzunezkoa hemen.

 

 

mi área privada