arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Kieran-Timberlake - Loblolly House (2007), Cellophane House (2008) arquia/filmoteka atalean

13 AGOSTO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan, arquia/filmoteka atalean, Kieran Timberlake Filadelfiako arkitektura estudioari buruzko dokumentala gomendatzen dizuegu. Estudio hori Ameriketako Estatu Batuetako arkitektura "berdearen" mugimenduaren buru da.

Ikus entzunezkoan ikus daiteke nola Stephen Kieran eta James Timberlake sortzaileek sistema berritzaileak garatu dituzten, diseinu jasangarriko printzipioak etxeen pertsonalizazio masiborako aurrefabrikatutako eraikinekin konbinatzeko.

Loblolly House etxea Marilandeko Chesapeake Bay barrutian eraiki zen 2007an. Arte Modernoko Museoan erakusteko exekutatu zen diseinu bat den Celophane house etxea, berriz, 2008an. Biak ala biak egiten duten ikerkuntzaren fokuratze adibide ikusgarriak dira.

Ikus entzunezkoa hemen ikus daiteke.

 

 

mi área privada