arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Diller Scofidio+Renfro - Reimagining Lincoln Center and the High Line arquia/filmoteka atalean

27 AGOSTO 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan berriz ere Ameriketako Estatu Batuetara itzuliko gara, Diller Scofido+Renfro enpresari buruzko ikus entzunezkoari. Diziplina arteko enpresa hori 1979an sortu zen eta artearen eta arkitekturaren arteko mugak ezabatzen dituzten proiektu teoriko probokatzaileengatik nabarmentzen dira.

New Yorken eskala handian egiten ari diren bi proiektu aldi berean eginez (High Lineren berritzea eta Lincoln Center for the Performing Arts zabaltzea ) Elizabeth Diller eta Ricardo Scofidio arkitektoek publikoaren arreta erakarri dute. 2004 eta 2011 urteen artean, James Corner Field Operationsekin lankidetzan, West Sideko High Line trenbide abandonatuak altxatutako hiri parke sofistikatu bihurtu zuen enpresak.

2003. urtearen hasieratik 2010. urtera arte, Lincoln Center’s Alice Tully Hall eta Juilliard School birdiseinatu zituzten, jatetxe eta eremu publiko bat hartzen dituen belarrez estalitako pabilioi bat eraiki zuten, eta konplexuan dauden eraikinak konektatzen dituzten gune publikoak irudimen handiz aldatu zituzten.

54 minutuko ikus entzunezkoan, arkitektoen azalpenak eta iruzkinak irudi zoragarriekin eta New York hiriko mandatariei eta beste udal pertsonaia batzuei egindako elkarrizketekin lagunduta agertzen dira.

arquia/filmoteka atalean ikus dezakezu dokumentala.

 

 

mi área privada