arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Arroyo Matriz arquia/filmoteka atalean

05 SEPTIEMBRE 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan, Arroyo Matriz ikus entzunezkoa gomendatzen dizuegu Maitane Díaz Prieto eta Mauro Doncel Marchánena, VIDEOURBANA aipamena 2012ko Cadizko VIII. BIAUn.

Antes que Paseo… La Castellana fue Arroyo.

"Garai batean, Madrilen ibaiak eta errekak igarotzen ziren. Ibilgu horietako asko hirigunearen azpitik pasatzeko bideratu dira. Antes que Paseo… La Castellana fue Arroyo. Komunikazio ardatz nagusi horrek ibai handi batek bezala funtzionatzen du, Iparraldetik Hegoaldera doana eta Madril hiria bi ertzetan banatzen duena."

"Europako hiriburu altuenaren baldintza geografikoak ibai garrantzitsu bat izatea debekatzen du, baina oinarritzen den ibai aberastasunaren aztarnak hiria planteatzeko eta hiriaren bilakaeran hiritarrek dugun parte hartzeko gaitasunari buruz hausnartzeko pizgarri gisa balio digu."

Madril, jatorri etimologikoa:“Majerit” eta “erreka nagusia” esan nahi duen arabierako “Mayrit” hitzean du jatorria.

VideoUrbana. Maitane Díaz Prieto, Mauro Doncel Marchán.

VIII. BIAUko epaimahaiak Aipamena eman zion ikus entzunezko honi, baliabide oso xume baino originalaren bidez, errealitate alternatibo bat aurkezten duelako, non Madril hiria eskualdeko erreken gainean eraikita ikusten den, bere hirigunearen interpretazio berri bat sortuz eta, gainera, eremuko geografia historiari buruzko informazio argigarria ematen du.

Sartu ikus entzunezkoan arquia/filmoteka atalean.

 

 

mi área privada