arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Philip Johnson - Diary of An Eccentric Architect arquia/filmoteka atalean

19 SEPTIEMBRE 2014 / FILMOTEKA

Aste honetan Philip Johnson entzutea iradokitzen dizugu, New Canaanera bisita bat egiten duen bitartean, arkitekturako bere esperimentazio laborategira, "Glass House" ezaguna eraiki zuen tokira, alegia.

"My place in New Canaan is…a diary of an eccentric architect". Horrela hasten da arkitekto sortzaileenetako eta aipagarrienetako baten adimenari egindako begirada liluragarria.

Philip Johnson aldaketaren abangoardia izan zen beti, eta New Canaanen (Connecticut) zuen jabetza, berriz, Johnson bere bezero onena izan zen laborategi antzeko bat izan zen. Hantxe eraiki zuen urte askoz bizi izan zen "Glass House" ezaguna.

Eraikin honek ez du hormarik; (paisaia tapiz garesti bihurtzen da), alboan duen bisitarien etxeak, ostera, ez du leihorik, nahiz eta argitsua eta atsegina izan. Johnsonen jabetzeko arte garaikideko bilduma zabala duen galeria ere bisitatzen dugu bere horma birakarietan.

"Nire azken erokeria", dio Johnsonek, "lerro zuzenik gabe eraikitzea da… Lehen aldiz, marraztu ezin dudan eta eraikitzen ari naizenean zati batean proiektatu behar dudan eraikin bat dut". Egitura hori da ikus entzunezkoaren oinarria, eta eskultura eraikinaren bilakaera ikusteko gai gara, hasierako fasetik amaierara arte.

Dokumental honek Johnson lanean erakusten du, baita arkitektura ekintzaren garrantzia, oraingo eraikuntza eta nola interaktuatzen duten eraikinek beren ingurunearekin ere – kasu honetan, udazkeneko hostoekin edo New Canaaneko elurrarekin. Checkerboard Film Foundation erakundeak editatutako DVDaren kontrazaleko testuaren itzulpena.

Checkerboard Film Foundation erakundearen lankidetzari eta baimenari esker ikus daiteke ikus entzunezko hau arquia/filmoteka atalean.

Ikusi ikus entzunezkoa hemen.

 

 

mi área privada