arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Resonance: Raj Rewal and Tradition de Manu Rewal arquia/filmoteka atalean

15 OCTUBRE 2014 / FILMOTEKA

Gomendatzen dizuegun 30 minutuko ikus entzunezko honetan, Raj Rewal indiar arkitektoaren sei proiekturen barrenako arkitektura ibilaldi batean, diseinu filosofia bat erakusten da. Nazioen Halla, Nehru Pavilion, SCOPE eraikina, CIET eraikina, Asian Games Village eta NII research campus. Eraikin historikoen irudiak eta miniaturak agertzen dira une estrategikoetan, arrazionalismo modernoa erakusteko xedez, funtzioaren, egituraren eta fabrikazioaren zentzu hertsian, iraganetik erauzitako tipologiekin adiskidetu da. Proiektu desberdinen arteko trantsizioak kargadun emakume langileekin daude azpimarratuta. Azken irudian agertzen da zertan ari diren. Eraikinak eraikitzen diren testuinguru teknologikoa eta sozioekonomikoa erakustea da asmoa.

Irudiak jariatzen diren eta India iparraldeko musika tradizionala entzuten den ikus entzunezkoa da hau."Rasa" edo laguntzen dion proiektuaren izaera oritzeko aukeratu da abesti bakoitza.

Raj Rewalek, India indenpendizatu aurreko Hoshiarpurren igarotako haurtzaroan, atsegin zuen marraztea. Urteetan zehar, bere zirriborro esanguratsuak komiki banda bihurtu ziren karikatura politikoko Shankar’s Weekly aldizkarian. Berrogeita hamar urte geroago, Rewalen zirriborroak Delhiko eraikin garaienen oinarri izan dira, besteak beste, Asian Games Village, State Trading Corporation eta Parlamentuko Liburutegia eraikitzeko.

Hemendik sar zaitezke dokumentalean.

Erreferentziak:

http://www.rajrewal.org/films.htm

http://aayushsoni.blogspot.com.es/2010/11/building-legacy.html


 

 

mi área privada