arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Robert A.M. Stern, 15 Central Park West & the History of the New York Apartment House arquia/filmoteka atalean

29 OCTUBRE 2014 / FILMOTEKA

2008ko Atzeraldi Handian ere, New Yorkeko apartamentu eraikin berriak jarraitu zuen higiezinen prezioak markatzen: 15 Central Park West.

Robert AM Stern Architects estudioak diseinatuta,61. kaletik 62. kalera arte kareharriz jantzitako egitura aparta da, zalantzarik gabe, hamarkadetan hirian eraiki den luxu gehien duen bizileku eraikin bat. Sternek, 1920ko eta 1930eko urteetan New Yorken diseinatutako apartamentuen gai handia oroitarazten du nahita, batez ere, Rosario Candela arkitektoaren arkitektura landua.

Stern, Yaleko Arkitektura Eskolako dekanoa da eta bere estudio propioa du New Yorken. New York hiriko arkitektura historiari buruzko hainbat liburu idatzi ditu eta altuera handiko apartamentu eraikinek paper nabarmena dute liburu horietan.

Bereizmen handian grabatutako film honetan, Sternek azaltzen du zergatik erakarri zituzten biztanle aberatsak iraganeko hamarkadetako apartamentu eraikinek eta zein irakasgai ikasi dituen etxeen diseinua eta eraikuntza aztertuta.

15 Central Park Westeko ekipamendu desberdintzaileak, hala nola 14 oineko altuerako (4.27 m) sabaiek, biztanleentzako jangela pribatuak, eta liburutegi eta beste gune komun batzuk ordezkatzen dituzte XIX. mendeko New York hiriko lehen apartamentu eraikinetako ezaguarrien itzulera.

New Yorkeko apartamentu eraikinen azterketa amaitzeko, abangoardiako arkitektoek diseinatu dituzten behe Manhattaneko bizileku dorre moderno batzuei begiratzen zaie. Gainera, Elizabeth Hawesek, Nueva York, Nueva York: ¿Cómo el Apartment House transformó la vida de la ciudad (1869-1930)? liburuaren egileak etxe orratzetako bizimoduari buruzko alderdi sozialei eta kulturalei buruzko zenbait informazio behaketa eskaintzen ditu.

Checkerboard Film Foundation fundazioaren baimenari esker ikus daiteke ikus entzunezko hau.

Hemendik ikus dezakezu arquia/filmoteka atalean.

 

 

mi área privada