arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Alas + Casariego arquia/filmoteka atalean

06 NOVIEMBRE 2014 / FILMOTEKA

Madrilgo Arkitekto Elkargo Ofizialaren baimenari eta lankidetzari esker ikus daiteke ikus entzunezko hau arquia/filmoteka atalean.

Ikus entzunezkoan,Elías Ahúja Ikastetxe Nagusiko kaperan, Genaro Alas (Madril, 1926) arkitektoak eta Pedro Casariego (Oviedo, 1927 – Madril 2002) arkitekto eta margolariak eman zuten hitzaldia ikus daiteke. Biak ala biak Alas Casariego estudioko kide ziren. Bi arkitektoak, Madrilgo eskolan lortu zuten titulua 1953an, Carvajal eta Fernández Alba edota ondorengo Oíza, Fisac edo De la Sota profesionalen promoziokoak dira, eta mugimendu modernoarekin konprometituta daude.Lehiaketa ugaritan hartu zuten parte, besteak beste, Tres Cantoseko (Madril) Tren Geltokiarenean. Proiektu garrantzitsuak egin zituzten Madrilgo historiarako, dagoeneko ez dagoen Winsord eraikina. Fontán de Oviedo plaza edo José Germain Buru Osasuneko Institutu Psikiatrikoa gisako zaharberritzeetan hartu zuten parte eta Produktibitatearen Batzorde Nazionalerako Aurreraikuntza Eraikuntzan gaiari buruzko ikerketak egin zituzten.

Diapositiben bidez aurkezten dira Assicurazioni Generali Sozietatearen Egoitza gisako eraikinak, Castellana pasealekuan (1958), proiektu horretarako sortu zuten estudioa, dagoeneko ez dagoen Monkey kafe disolbagarriaren lantegia, América hiribidean (1960), Ciudad Puerta del Hierroko etxebizitza bakarreko eraikina (1965), Centro de Oficinas eraikina Orense kalean (1965), etxebizitza eraikina Apolonio Morales kalean, Pedro Casariegoren etxebizitza bakarreko eraikina Aravacan, Elías Ahúja Ikastetxe Nagusia (1968), Trieste eraikina Orense kalean (1969), Winsord eraikina (1974), etxebizitza bakarreko eraikina Pozuelon, Usera auzoko etxebizitzen zaharberritzea Antonio Vélez lankidetzarekin, Valentziako errepideko eraikinak eta Tres Cantoseko geltokia; ondoren, galderen tartea hasiko da.

Jarraian, bisita gidatu bat egingo dute arkitektoek Elías Ahúja Ikastetxe nagusira eta Pedro Casariegoren etxebizitza bakarreko eraikinera Aravacan. 

Ikus entzunezkoa ikusteko, zoaz: Alas + Casariego; EAEO 05: Alas + Casariego. Colegio Mayor Elías Ahúja, Casa Casariego

 

 

mi área privada