arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Andrés Perea arquia/filmoteka atalean

13 NOVIEMBRE 2014 / FILMOTEKA

Madrilgo Arkitekto Elkargo Ofizialaren baimenari eta lankidetzari esker ikus daiteke ikus entzunezko hau arquia/filmoteka atalean. 

Rafael Alberti Liburutegiko Ekitaldi aretoan Andrés Perea arkitektoak egindako hitzaldia, eraikin horri berari buruz. Eraikinaren planoen bidez, Andrés Pereak proiektuaren ezaugarriak erakusten ditu.

Fuencarral auzoko Rafael Alberti liburutegia egiteko lehiaketa Madrilgoko Erkidegoak deitu zuen 1990ean. Liburutegia egingo zen orubea hondakin gune oso konplexua zen, trafiko handiko bide zaratatsu baten alboan. Ingurune hori erabakigarria da elementu autonomo gisa definitzeko, kanpo erreferente gutxirekin. Eraikina urak biltzen dituen eta solairuak argiztatzen dituen patio baten inguruan biratzen da. Kanpoaldetik, hirira begirako fatxada soilik irekitzen den kaxa itxi bat ematen du, hiriaren gunearen luzapentzat jo daitekeen atari batean.

Andrés Pereak material soilen hautapenak duen garrantzia nabarmentzen du, zentzumenen ezaugarriak, euren mantentzea eta prezio ona aintzat hartuta.

Ondoren egiten den bisitan eraikinaren xehetasun guztiak ezagutuko dira, hala nola patioko kanal erdiirekiak, forja lanen okertasuna edo estalkien eraikuntzaren kasuistika.

Sartu ikus entzunezkoan arquia/filmoteka atalean.

 

 

mi área privada