arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Manuel Gallego arquia/filmoteka atalean: Polo territorio da Arquitectura

28 ENERO 2015 / FILMOTEKA

Manuel Gallego arquia/filmoteka atalean: Polo territorio da Arquitectura

Manuel Gallegoren bost lan bisitatzen dituen Galizian barrenako ibilbide honek, arkitektoaren lanetan barrena eramango gaitu eta arkitekturaz duen ikuspegia azalduko digu, arkitektoak berak lagunduta.

Pablo Gallego Picardek zuzendutako dokumentalean, Manuel Gallego arkitektoaren bost lanen proiektu-prozesua kontatzen du, bidaia introspektibo moduan, denborarekin, Galiziako lurraldearekin eta arkitektoaren pentsamenduarekin gurutzatuta. Bertan, lan hauek erakusten dira: Corrubedoko etxea (1967-1970), Oleirosko etxea (1977-1979), Valdoviñoko kultur-etxea (1981-1993), Santiago de Compostelako Ikerketa institutuak (1992-1997), eta Santiago de Compostelako Galiziako Xuntako Presidentearen etxea (1998-2001); aldi berean, arkitektoarekin egun bat pasatzeko elkarrizketa bidaian lanari eta arkitekturari buruzko hainbat hausnarketa adierazten dira.

Off Films enpresak Televisión de Galicia S. A. enpresarako egindako dokumentala da, Consello da Cultura Galegarekin lankidetzan. Ekoizle exekutiboa: Eloy Lozano (1953-2009).

Ikusi hemen.

 

 

mi área privada