arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Berlin: Walter Ruttmanen Symphony of a Great City arquia/filmoteka atalean

18 FEBRERO 2015 / FILMOTEKA

Egunsentitik ilunabarrera, Berlingo erretratu bat da. Metropoliak bere erritmoa eta bere trazatu liluragarria ezartzen ditu, eta jendetzari aterpea ematen die. Hiriei buruzko ikus entzunezkoen artean erreferente historikoa da. Ikusi hemen.

Dziga Vertovek egindako Kino-Nedelia (1918) dokumentalean inspiratuta, Ruttmannek Berlin hiriaren bizitzan, egun batean, oinarritutako dokumentala egin zuen, garai hartako Alemaniako argazkilari onenen laguntzarekin 1927ko.

"Caligari estiloko" espresionismoarekin eta, haren erreakzio izan zen, kamerazko zinemarekin lilura galduta, Carl Mayer libretistak beste bi lerroekin disidentea zen hirugarren lerro bat inauguratzea erabaki zuen. Wallter Ruttman plastiko abangoardistari eta Karl Freund argazkilaritza zuzendariari lotuta, zinema egiteko beste modu bat proposatu zuen gidoilariak: hiriaren mugimendu kronika egun batean. Freund eta bere cameramen taldea hirira irten ziren irudiak kapturatzera eta Ruttmanek aurrez konposatutako musika partitura baten gainean antolatu zituen.Filmak inpaktu handia izan zuen eta kritikak eragin zituen (John Griersonenak, "dokumental" hitzaren aitarenak) eta baita ondorioak ere (Vertoven "Gizona kamerarekin" ezaguna, esaterako). 

Izenburuak guztia dio: ikusizko bost mugimenduzko sinfonia da 1927ko Berlin ospatuz: herria, tokia, kaleetako bizitzako eguneroko xehetasunak. Walter Ruttmann zuzendariak, zinegile esperimentalak, bere hitzetan, "Irudien melodia" gisa berregiten du dokumentala. Hiriaren bizitzako egun baten egitura informalaren baitan (upeleratzeko tren batean landatik hirira doan sarrera batekin), egunsentitik ilunabarrera eramaten gaitu, hiria isiltasunean behatuz, nola esnatzen den ikusi jardueraren zalapartarekin, eta zalaparta horretan oinarrituko da ekintza hiria berriz ere lokartzen den arte. Baina hiria arkitektura, kaleak eta industria makinez gain, bere jendea ere bada, eta Ruttmanek elementu horiek guztiak ehuntzen ditu Europako hiri handi bati buruzko dokumentu poetiko bat sortzeko. Erritmo, mugimendua eta gai lotuz, Ruttmanek ikusteko ederra den dokumentala sortu du. [Doctor Ojiplático]

Ikusi hemen.

Lotutako artikuluak:

  • José Tomás Franco. "Cine y Arquitectura: "Berlín, Sinfonía de una Gran Ciudad"" 2014ko ekainaren 02a, Plataforma Arquitectura. Sartu hemen: http://bit.ly/1CGSLzG
  • Eloy Domínguez. “Berlín, sinfonía de una ciudad: La metrópoli impone su ritmo”, Cineua. 2010eko iraila. Sartu hemen: http://bit.ly/1G0NDaO
  • Beatriz Maldivia. 'Berlín, sinfonía de una ciudad', arqueología cinematográfica, Blog de cine. 2009ko abenduaren 04a. Sartu hemen: http://bit.ly/1FreJKz 

 

 

mi área privada