arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Antonio Fernández Alba arquia/filmoteka atalean

25 FEBRERO 2015 / FILMOTEKA

Antonio Fernández Albak, Nuestra Señora de Santa María ikastetxean emandako hitzaldi batean, ikastetxe hori egiteko proiektua nola garatu zuen azaltzen du eta hura sortzeko unean eragina izan zuten gaiak azpimarratuz, hala nola, garai hartako gizartearen testuingurua eta hezkuntza lerroa.Ikusteko, sartu hemen: http://kcy.me/1q7a1.

Madrilgo Arkitekto Elkargo Ofizialaren baimenari eta lankidetzari esker ikus daiteke ikus entzunezko hau arquia/filmoteka atalean.

Nuestra Señora de Santa Maria ikastetxeko Docomomo fitxaren pasartea

“Ikastetxe honek eraikin bakarrean biltzen du, eskola arrazionalisten ohiko blokeekin alderatuta, hezkuntza programa konplexu bat hiru solairutan eta ikasleak kanpoaldearekin harremanetan egoteko altuera gutxi duten zerrenda horizontaleko erdisotoa.

Patio ireki eta lorategi handi bat ditu ipar ekialdean, pasabide estali batek zeharkatzen du beheko solairu guztia ikasleek gelekin eta laborategiekin, lorategidun patioarekin eta eskailerekin harremanetan jartzeko gune bat bezala, solairu libreko eta Mugimendu Modernoko gune jariakor eta etengabekoen premisen arabera artikulatuak.Barne ibilbide honek arkitektoak gune desberdinak bateratzeko duen gaitasuna erakusten du, patioaren eta lorategiaren kanpoaldea barne.Erdisotoko solairuan, tarteka erabiltzen diren guneak gehitu ziren eta, lehenengoan, patioaren gaineko terrazetara irekitako gela eta gune komun gehiago.

Fernández Albak antolaketa nordikoko ezaugarriak txertatzen ditu, era goiztiarrean, Miesen lehen arrazionalismoarekin, baina ez du erabiltzen teknologia eraikitzaile aurreraturik, betiko erabilerak aprobetxatzen ditu, batez ere, kanpoko irudia bateratzen duen adreilu bistako horma.” Alberto Sanz Hernando. Historia zerbitzua, COAM Arkitektura Fundazioa

Proiektuari buruzko informazio gehiago:

Fundación Arquitectura COAM – Arquitectura de Madrid: http://kcy.me/1q7a6

 

 

 

mi área privada