arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Hans Scharounen "Schminke House" arquiafilmoteka atalean.

05 MARZO 2015 / FILMOTEKA

Schminke House de Hans Scharoun arquia/filmoteka atalean

Ikusteko, sartu hemen: http://kcy.me/1qp9e.

Sajoniako Löbau hiri txikian, itxitako lantegi baten atzean ezkutatuta, aurki daiteke Hans Scharounen etxe ezagunenetako bat: Schminke House. 1930etik 1933ra artean, proiektua egin eta eraiki zen Fritz Schminke fideo ekoizle, Charlotte emaztearen eta bere seme alabentzat, nazismoaren urtean hasi baino apur bat lehenago.

Hiriko jendeak Schminke lantegiaren atzeko etxea deitzen dio, "fideoen lurrunezko ontzia". Bere idi begiekin, zubiarekin eta kanpoko eskailerekin, izen hori merezi duela adierazten dute. Hans Scharoun Bremerhavenetik zetorren eta itsas eraikuntzatik hartuk zituen ideia batzuk. Eta zentzu metaforiko batean, familia osoarentzako bizitza ontzi bat bezala ulertu zuen etxea.

“Your life’s new ship - toot, toot, toot - is under steam. It will serve you well in the coming cheerful battle.” idatzi zuen Scharounek 1933ko udan, familiaren bisita liburuan.

Etxeen funtzioei kalterik egin gabe, eraikina hogeiko hamarkadako modernismo kubikotik harago doa. Scharounek gizakiaren eta inguratzen duen naturaren arteko bitartekari gisa ulertu zuen etxea.Azken emaitza artelan bat eta eraikuntza ekologikoaren maisulan bat da.

Filmak etxe moderno baten historia kontatzen du, garaiz kanpo eraikitakoa dirudiena. Klaus Kurvers arkitektura historiagileak etxean barrena gidatzen du ikuslea eta, bien bitartean, Helga Zumpfe, Schminkeren alaba gazteenak eta Ello Hirschfeldek, naziei iraun zien adoptatutako neska juduak, azaltzen dute nola fideo lurrina bizitzeko toki alaia zen eta nola haurtzaroko egun lasaiekin lotzen duten. Achim Wendschuh arkitektoak eta Hans Scharounen laguntzaile hurbilak azaltzen ditu proiektuaren hastapenak. Horrela, filmak arkitektura eta biztanleentzat etxe baten izan lezakeen esanahia konbinatzen ditu.

“The house that I loved most, was built for the industrialist Schminke in Löbau in Saxony.” - Hans Scharoun, 50eko hamarkadan.

Artfilms DVDko azalpenaren moldatutako testua.

 

 

mi área privada