arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Luis Burriel Bielzaren "Saint-Pierre de Firminy-Vert" arquia/filmoteka atalean

11 MARZO 2015 / FILMOTEKA

Luis Burriel Bielzaren Saint-Pierre de Firminy-Vert arquia/filmoteka atalean

Saint-Pierre de Firminy-Vert udalerriko elizak, Ronchampeko NotreDame-du-Haut kaperak eta Santa María de La Tourette komentuak kultu katolikora zuzendutako Le Corbusier-en lan ikonikoen multzoa osatzen dute.

Luis Burriel Bielzak Le Corbusierren Firminy-Verteko parrokia elizaren proiektua aurkezten digu. Granadan, 2007ko martxoaren 22an, 23an eta 24an egin ziren Le Corbusierri buruzko Ikerketen Topagunean egin zen hitzaldia.Ikusteko, sartu hemen: http://kcy.me/1r0i1.

"Lehen begiratutik gure jakin mina pizten eta asaldatzen duten, gure barne barneko emozio sentimenduak ateratzen dituen eta, aldi berean, gure barrenak nahasmen puntu batekin mugitzen dituen proiektu horietako bat da Saint-Pierre de Firminy-Vert parrokia eliza.Elementuen geometria eta espazio garbitasunak egileak objektu hau lortzeko, "ekoizteko" erabili duen destilatze prozesu leun bat ezkutatzen dute, fantasia iradokitzaileen isla garbia." 2010eko apirilaren 22an Tectónicablog blogean argitaratutako artikuluaren pasartea, SAINT-PIERRE DE FIRMINY-VERT tesia aurkezteko. El edificio como objet-à-réaction-émouvante, Luis Burriel Bielza.

Granadako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzari eta baimenari esker, ikus daitek hitzaldi hau.

 

 

mi área privada