arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


La casa del viento

21 MAYO 2015 / FILMOTEKA

Ikus entzunezkoak Bogotako San Cristóbal liburutegia hedatzeko eranskin baten eraikuntza erakusten du, guadua, polikarbonato albeolar eta egur bidez, lankidetza prozesu batean eta komunitateko biztanleekin harreman hertsian.

Arquitectura Expandida lurraldeko lankidetza eraikuntza (fisikoa eta soziala) gauzatzen duten taldea da, autoeraikuntza, kulturaren kudeaketa, diseinu komunitario parte hartzaile, tailer, hiri ikerketa/ekintza/autokudeaketa eta bitartekaritza sozial bidez.

Arquitectura Expandida arkitektoen azalpeneko pasartea (lortu testu osoa hemen: http://arquitecturaexpandida.org/):

LA CASA DEL VIENTO San Cristóbal de Bogotáko Simón Bolívar liburutegi publiko komunitarioa hedatzekoa, Encuentro de Arquitectura Expandida markoan garatzen dena.

Ekimena Zuroriente kultura elkartearen ideia izan zen (azpiegitura txikiak kudeatzen dituen erakundea da, duela 18 urte bizilagunek eraiki zutenetik, ekipamendu sozialak eta komunitarioak falta zirelako hiri testuinguru gatazkatsu eta biolento batean) eta diziplina desberdinetako elkarte ugarik lagundu zioten komunitateari prozesu horretan.

Komunitateko sektore desberdinen arteko betiko gatazkak agerikoak izan ziren prozesuan zehar eta Arquitectura Expandidak ulertu zuen gatazka horiek ez direla ikuspuntu desberdinen ondorio, lurraldearen kontrol politikoa eta hiritarren kultur-praktiken kontrola lortzeko nahia.

Egitura guaduaz egin zen, polikarbonatu albeolarren jantzi zen eta zorua egurrezkoa egin zen kanpoalderako tratatutako formaletarekin, dantza eta antzerki jarduerak egin ahal izateko. Esku hartzearen irudia eranskin bat da, klima hotzean berotegi efektu kontrola ematen duen plastikozko parasitoa ez ezik, kultura bere hiri ingurunearekin harremanetan jartzeko modu bat ere bada gonbidapen baten bidez eta gardentasunean gauzatutako harreman zintzotasuna.

Irudiak: Arquitectura Expandida.

 

mi área privada