arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Francesc Català-Roca arquia/filmoteka atalean

16 JULIO 2015 / FILMOTEKA

Granadako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren lankidetzari eta baimenari esker, ikus daiteke hitzaldi hau.

Francesc Català-Roca (Valls, 1922- Bartzelona, 1998) argazkilariaren hitzaldia 1996ko maiatzean eman zen Granadako COAn eta bere biografia kontatzen du. Hasieratik argazkilaritzari lotuta egon zen eta Arkitekturan arreta jarritako lan batzuk erakusten eta iruzkintzen ditu.Argazkilari dokumentalista honek inguratzen zuen errealitatea atera nahi zuen, asmo artistikorik gabe.

Argazkilarien familia batetik zetorren eta 13 urterekin hasi zen argazkilaritzan. 25 urterekin, eremu berriak arakatu nahi zituen eta familia negozioa albo batera utzi zuen.Editorial desberdinekin lankidetzan aritu ostean, arteari eta arkitekturari buruzko lanak aurrera eramaten hasi zen Txillidaren, Josep Guinovarten edo Joan Miróren lanei argazkiak ateratzen eta Costa Brava edo Pirinioak bezalako kokapen geografikoak dokumentatzen hasi zen.Baina bere aurpegi nagusiena, utzitako ondore humanista da, garaiko pertsonaiak hurbildu baitizkigu bere argazkien bidez. 

“Català-Rocaren irudiek ukitu zuten guztiari duintasuna eman zioten.Ez dago onarpen edo epaiketa arrastorik landako edo hiriko jende xumeari begiratzen dionean. Testigu posiziotik narratzeko distantzia zehatza errespetatzen daki”. 2013an Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan erakutsi zen “Català-Roca. Maisu lanak” erakusketatik ateratako esaldia

Francesc Català-Roca liluratuta zegoen arkitekturarekin inspirazio iturri gisa. Moragaseko Zezen Etxearen, Coderchen Catasús Etxea bere urmaelean islatuta edo Barba Corsinik zaharberritutako Pedrerako ganbarako eguneroko argazkiak berrogeita hamargarren hamarkadako Espainiako arkitekturaren sinbolo ikonografiko bihurtu dira. Català-Rocaren argazkiak dituzte aipatu garai horretako Kataluniako arkitektura modernoari buruzko argitalpen gehienek.Kataluniako Arkitektoen Elkargoan kontsulta dezazu bere artxiboa.

Ikusteko, sartu hemen: http://kcy.me/25kf9

 

 

mi área privada