arquia/filmoteka programari buruzko albisteak


Kowloon Walled City arquia/filmoteka atalean

22 JULIO 2015 / FILMOTEKA

Kowloon Walled City [Kowloon hiri harresiduna], Hawke Productions Ltd.

1994ra arte, Hong Kongek mundu guztian populazio dentsitate handiena zuen toki bat zuen: Kowloon hiri harresiduna.Guztira 50.000 biztanle zituen oso toki txikian pilatuta (6,5 hektarea) eta bere populazio dentsitatea 1,92 milioi biztanle km2-ko izatearen parekoa zen.

“It was a huge monstrosity of buildings” izan ziren Greg Girarden hitzak, Kowloon dokumentatzen urteak pasa zituen argazkilariarenak.Etxe txikiak bata bestearen gainean pilatuta, kabletatik zintzilikatutako sugeaireko eskaileren bidez komekatuta, polizia sartzen ausartzen ez zen pasabide ilunekin. Etxebizitza gehienek ez zuten gune irekirik edo aireztatzerik, egituraren erdialdean itxita baitzeuden.

Barnealdean zeuden guneetan, negozio txikiak sortzen diren, batez ere elikagaiak saltzeko, ez zuten gutxieneko higiene baldintzarik eta oso prezio baxuan saltzen zizkieten produktuak Hong Kongo jatetxeei.

Aaron Tan arkitektoak Wallet City suntsitzen ari zen bitartean idatzi zuen hari buruzko tesia. Tanen arabera, hiriko makinaria sozialak perfektu funtzionatzen zuen.Komunitateko biztanleek bat eginik egiten zieten aurre pilaketak sortzen zituen ezbeharrei eta arazoei, adibidez, uraren banaketa, eraikinean bihurritzen ziren milaka hodien bidez egiten zen.Toki guztietara iristeko ponpatzeak energia iturri handia behar zuen eta, horretarako, biztanleek txandaka aurrezten zuten ura modu arrakastatsuan partekatzeko.

Hiria, egia esan, Hong kongen historia kolonialeko irregulartasun politiko baten ondorioz sortu zen. Hamarkadetan zehar, Txinaren enklabe txikia izan zen Erresuma Batuaren Hong Kongen. 1993an suntsitu zen arte bere existentziak harridura sortzen zuen. 1994an parke bat eraiki zen toki hartan bertan.

Informazio gehiago: The Wall Street Journal. 

Ikusteko, sartu hemen: http://kcy.me/25kk6

 

 

mi área privada